Argazkiak

Garai hartako prentsak eta dokumentuak aurkitzea erraza ez bada, zer esanik ez argazkiak. Are eta zailago orduan ez baitziren asko egiten. Hortaz, hemen jartzen joango gara, era batean edo bestean, Usurbilekin (edo bere inguruarekin) lotura dutenak, nahiz eta haien kalitatea, oro har, kaskar samarra izan ohi den.

Telesforo Monzon jeltzalea, garai hartan diputatu Errepublikako Gorteetan, Zubietako Alamandegin. 1934. ( Ricardo Martin-Wikimedia Commons)
Zubieta. Telesforo Monzonen bisita 1934. (Ricardo Martin. Wikimedia Commons)
Telesforo Monzon eserita, ezkerretik bigarrena. Zubieta 1934 (R. Martin)
Andatzako gurutzean Mendigoxaleak jarritako plaka. 1933-5-3
Kontzejutxikiko azpikaldean zegoen EAJkoen batzokia. Kolpistek herria hartu zutenean, Karlisten Zirkulu Tradizionalista jarri zuten bertan. (Arg. Josu Tellabide).
Gaztañagako Amarrenea etxe honetan Guardia Zibilaren koartela egon zen 1934 arte, (Arg. Josu Tellabide)
Urteetan La Salle ikastetxea izandakoa (gaur Sutegi Kultur Etxea), gerra garaian eta aurretik Miserikordia Etxea izan zen. Bertan artatu zituzten, besteak beste, 1936an Usasku aldean eroritako bonbak zauritutako bi miliziano. Biak ere hil egin ziren.
Andatzako magaletan ateratako argazkia 1936an. Urrutira Usurbilgo elizaren hormak ikusten dira.
FELIPE AIERBE ZURUTUZA. EZKABAN preso. (Erdiko lerroan, eskubitik bigarrena. Txapela eta larruzko txaketarekin, militarrez jantzita dagoen gizonaren ezkerrean. Arg. familiak emana.)
JUAN KRUZ BELOKI. EZKABAN preso. Makurtuta ezkerrekoa (Arg. familiak emana)
Ondarretako espetxea. Bertan egon ziren, besteak beste, hurrengo argazkian agertzen diren bi usurbildar. Espetxea 1949an eraitsi zen. (Arg. Euskal Memoria Fundazioa)
1942an preso politikoak laguntzeagatik Ondarretan espetxeratu zituzten hainbat lagun, tartean Manuel Sagardia (1) usurbildarra eta Anjel Aliri (2) zubietarra. Arg. ‘Herriak Badaki’ (Manu Aranburuk emana)
Euzko Gudarostean. Zornotza1936-12-22. Antonio Aranburu Sagardia usurbildarra eskubian, makurtuta. (Arg. familiak emana)
Artxandako frontea. 1937ko ekainean borroka latzak izan ziren Bilbo faxisten erasotik defendatzeko. Bertan hil ziren Kasimiro Aginaga eta Jose Francisco Zaldua usurbildarrak. Arg. Indalecio Ojanguren
Artxandako frontea. 1937ko ekainaren erdialdera borroka latzak izan ziren Bilbo faxisten erasotik defendatzeko. Bertan hil ziren Kasimiro Aginaga Begiristain eta Jose Francisco Zaldua Iribar gudari usurbildarrak. Arg. Indalecio Ojanguren (Gipuzkoa Kultura)