Usurbilgo oroimen historikoaren aldeko elkartea 2021. urtean sortu zuen herritar talde batek Usurbilgo memoria berreskuratzeko.
1936ko Gerrari lotutako gertakari latzak ikertu, jaso eta zabaltzeko xedea du elkarteak. Alegia, helburua da urte luzez Usurbilen ezkutuan eta isilpean egondako bidegabekeriak ikusaraztea. Beti ere giza eskubideen, errespetuaren, bizikidetzaren, erreparazioaren eta justiziaren bidetik.
Parte hartu
Elkartearen berriak jaso nahi dituzu? Bileretan eta ekitaldietan parte hartu nahi al duzu?
Jarduera ugari egiten ari gara eta denen laguntza behar dugu. Gauza handiak ekintza txikiez osatzen direlako.
Boluntariotza
Ahalik eta lanik zabal eta irekiena egiten du Usurbil 1936 Elkarteak. Hori dela-eta, zure ekarpena oso garrantzitsua izango zaigu aurrera egiteko:
Informazio ekarpena
Jar zaitez gurekin harremanetan testigantza, dokumentu edota argazkiren bat utzi nahi badiguzu.
Era berean, gure informazioetako bat zuzena ez bada, idatz iezaguzu, mesedez, honako helbide honetara:
Dohaintzak
Proiektua zabala, sakona eta luzea den heinean, baliabide ekonomikoen premia berebizikoa da. Horregatik zure ekarpena inportantea da oso proiektua aurrera eramateko:
EGIN EZAZU ZURE DOHAINTZA:
IBAN: ES7630080259144537940126
Usurbil 1936 Oroimen Historikoaren Elkartea -Caja Rural de Navarra-