*Asko eta asko dira 1936ko Gerraren ondorioz herritik alde egin zutenak: gazte, zahar, heldu… Ezingo ditugu sekula denak hemen batu, batzuk erbestean geratu baitziren betirako. Beste batzuek, ordea, itzuli ahal izan zuten. Dena dela, dakizkigun horiek guztiak hemen azalduko dira, Elkartearen omenaldi xume gisa.
Badira herrian ere ondorengo diktadurak derrigorrez deserriratutako batzuk. Kasu zehatzak kontatuko ditugu.