Meaga (Aginagari omenaldia)

Bi fusilatu, Meagako bide bazterrean

Bigarren memoria-gunea inaguratu genuen 2022ko maiatzaren 14an. Izan ere, faxistek 1936. urtean bi pertsona fusilatu zituzten Meaga inguruan, Oikia-Zumaiako lurretan: Bautista Aginaga Otegi usurbildarra eta Pedro Julian Agirre Gallastegi aiarra, hain zuzen ere.

Euren omenez monolitoa ere sortu eta jarri genuen egun hartan, errepidetik ikusten den metalezko oroigarri handi eta deigarria. Bertan izan ziren senitarteko asko. Baita Usurbil, Aia eta Zumaiako alkateak ere. Horiez gain, Usurbil 1936 Elkarteko kide batek hitza hartu zuen, eta ondoren Aginaga hildakoaren EAJ alderdiko ordezkari batek ere bai.

Ekitaldi hunkigarria eta jendetsua izan zen oso, oroimena presente dugula eta garrantzia duela argi eta garbi adierazten duen ekimena, hain justu.