Andatzako Oroimen Ibilbidea

1936ko matxinada militarraren ondotik sortutako gerrak izan zuen presentzia Usurbilgo mendietan ere. Lubakiek utzitako arrastoen bila aritu gara Andatza mendian, eta baita aurkitu ere. 2022 eta 2023ko udaretan garbiketa eta indusketa arkeologiko sakona burutu ostean, ondare historiko hori ikusgai jartzeko Andatzako Oroimen Ibilbidea ondu dugu. Bidea markatu eta azalpenak eskura jartzeko, geziak, panelak eta QR-z hornitutako totemak jarri ditugu leku aipagarrienetan.

INFORMAZIO GEHIAGO: Andatzako frontea