Gudari eta milizianoak

Demokraziaren aurkako estatu kolpe saiakeraren ondoren, bando kolpistari aurre egiteko milizietan izena eman zuten zenbait herritarrek. Nazionalistak, sozialistak, anarkistak, komunistak, ideologia zehatzik gabekoak… Usurbildar askok borrokatu zuen Usurbilgo frontean. Baita kanpotik etorritako lagun ugarik ere.

Gipuzkoako hainbat frontetan lehenik, Andatzako borroka latzetan gero. Askok aurrera egin zuten eta Bizkaiko eta beste leku askotako lehen lerroan aritu ziren.

Hona hemen guk eskuratutako zerrenda eta bizitza-istorioak.

Usurbilkoak · Kanpokoak

Usurbilkoak

Aburruza Otegi, Jose

Anoetan jaioa 1903/08/25an, Getxon eta Usurbilen bizi izan zen eta ezkondua zegoen. Seme-alaba bana zituen. Trenbideko langilea zen. Ezkertiarra.

1934ko irailetik 1936ko otsaila artean zinegotzia izan zen. Gerra hasi zenean, berehala engaiatu zen Errepublikaren defentsan. Hala, kolpistei aurre egiteko prestaketa lanetan ari zelarik Andatzan, hil egin zen 1936/08/05ean. Hurrengo egunean lurperatu zuten Usurbilgo hilerrian.

Familiaren diotenez, bere emazte Jaxintak kontatzen omen zuen milizietan guardia egiten zegoela, kamioi batek harrapatu eta hil egin zela. Hain zuzen ere, errepresioaren beldur, Jaxintak Bizkaia aldera ihes egin zuen seme-alabarekin kolpistak herrira sartu zirenean.

Aburruza Otegi, Manuel

Alderdi Komunistara afiliatua zegoen. Rusia Batailoiko Lenin taldeko 1. Konpainiako milizianoa zen, hain zuzen. MAOC-1 Larrañaga Batailoiko 2. Konpainian ere egon zen borrokalari gisa 1936ko abendutik 1937ko martxora arte. Euzko Gudarosteko 46.073 txapa zenbakia zuen. 1937ko martxoaeren 2. hamabostaldian, zauritua edo gaixo zegoen batailoian. 

Bere bi anaia Joxe eta Maurizio ere milizianoak ziren.

Aginaga Begiristain, Kasimiro

Usurbilen jaioa 1915/07/04an. Txokoaldeko Illunbe baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista. 1936/08/05etik Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. 2. Eskuadran. 

Andatzan borrokan aritu zen 1936/08/25etik aurrera (F. Aizpurua buru). Frankistek herrira sartzea lortu zutenean atxilo hartu zituzten zenbait herritar. Tartean Kasimiroren laguna zen Jose Mari Furundarena Begiristain aginagarra, gerora fusilatuko zutena. Horren jakitun, herritik ospa egitea erabaki zuen familiari nora zihoan esan gabe. 

Behin herritik alde egin ostean Euskal Gudarostera batuko zen oraindik Euskadiko Gobernuaren administraziopean ziren lurrak faxisten atzaparretatik babesteko. Bera bezalako ehunka gudarien ahalegina ez zen nahiko izan faxisten aurreratzea oztopatzeko. Bilboko batailan hartu zuen parte eta 1937/06/18an Artxandan hil zen.

Nola hil zen zehaztasunez jasota dago, Antonio Zavala idazle tolosarrak Iñaki Alkain bertsolari urnietarraren biografian (‘Gerrako Ibillerak, III. tomoan). Alkain Kasimiro Aginagarekin ibili zen borrokan Artxandan, eta bere testigantzari esker dakigu zer gertatu zitzaion txokoaldearrari. Bere aitarekin gerora izan zuen topaketa hunkigarria ere bertan agertzen da. Dokumentua deskargatu (PDF)

2022 otsailaren 18an Aranzadi zientzia elkarteak Bilboko Begoñako hilerriaren alboan Euskal Herrian aurkitu den hobi komun handienaren berri eman zuen. Artxandaren alboan egonik eta bertan Bilboren defentsan parte hartu zuten zenbait gudari lurperatu zituztenez, Kasimiroren gorpua han egon zitekeen aukerari jarraituz, Usurbil 1936 elkartea, bere familiaren laguntzarekin, Gogora institutuarekin jarri zen harremanetan 2022ko maiatzean.

Hala, zenbait ekinbide martxan jarri ziren, bereziki, senideen DNAren laginak bideratzea azaldutako gorpuzkinen  batekin bat datozen aztertzeko. Azterketaren emaitzen zain gaude.

 

 

 

 

 

Aierbe Zurutuza, Felipe

Ataungo San Gregorion jaioa 1900/08/14an. Mikelete bezela aritu zen Usurbilen eta bertan bizitakoa. Errepublika defendatzera joan eta atxilo hartu zuten. Bilbon Gerra Kontseilua izan zuen 1937/07/15ean “Rebelion Militar” delitupean, 30 urteko kartzela-zigorrarekin, geroago 12 urtera jeitsi ziotena. 1937/10/12an  Ezkaba-San Kristobalgo gotorlekura lekualdatu zuten eta bertan zegoen ihesaldi handia gertatu zenean (1938/05/22). Handik hilabete batzutara, urriaren 19an, Gasteizera lekualdatu zuten. Beste lau urte egin zituen preso, 1942/11/17an askatasuna lortu zuen arte (Revision Atenuada).

Geroztik, 1987/7/23an zendu arte, Usurbilen bizi izan zen.

Kartzelan zela, 28 urteko bere anaia Bernardo Teruelgo frontean hil zen 1938ko urtarrilaren 6n, baina kolpisten alde. Erreketeen Oriamendi Tertzioko sargentoa zen.

Aizpurua Alkorta, Eustakio

Usurbilen jaioa 1910/10/01an. Urdaiagako Zabalea baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista. Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa zen 1936/08/25tik aurrera (M. Uranga buru).

Anaia Patxirekin batera atxilo hartu eta Lasarteko kuartelera eraman zuten. Han zeudelarik, Regino Arrospide beren auzoa askatzera etorri ziren eta honi aukera eman zioten lagun bat askatzeko. Hark Eustakio aukeratu zuen. Egun berean atera zituzten beste atxilotu batzuk kamioi batean, tartean bere anaia Patxi, eta fusilatu egin zituzten.

Beste bi anaia -Nikolas eta Ramon- ere milizianoak ziren.

(Ainara Lizeaga Arrospide, Reginoren bilobaren testigantza)

(Bere ilobaren testigantza lantze-fasean)

Aizpurua Alkorta, Nikolas

Usurbilen jaioa 1906/11/06an. Urdaiaga-San Estebango Zabaleakoa zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25tik aurrera,  Usurbilgo Gerra Komisaldegiko kidea izan zen, ofizina lanetan.

Bere hiru anaiak -Ramon, Eustakio eta Patxi- ere milizianoak ziren. Eustakio eta Patxi atxilotu egin zituzten. Lehenak Lasarteko koartelik ateratzea lortu zuen Regino Arrospide beren auzoa libratzera etorri eta beste lagun bat aukeratzea esan ziotenean bera hautatu zuelako. Aldiz, beste anaia Patxi fusilatu egin zuten.

(Bere ilobaren testigantza lantze-fasean)

Aizpurua Alkorta, Ramon

Usurbilen jaioa 1907/03/22an. San Esteban-Urdaiagako Zabalea baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25tik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (J.K. Beloki buru). 

Bere hiru anaiak -Nikolas, Eustakio eta Patxi- ere milizianoak ziren. Eustakio eta Patxi atxilotu egin zituzten. Lehenak Lasarteko koartelik ateratzea lortu zuen Regino Arrospide beren auzoa libratzera etorri eta beste lagun bat aukeratzea esan ziotenean bera hautatu zuelako. Aldiz, beste anaia Patxi fusilatu egin zuten.

(Bere ilobaren testigantza lantze-fasean)

 

Altolagirre Camarero, Jose

Usurbilen jaioa 1914/08/09an. Hernaniko Gerra komisaldegiko kidea. UGT-ko afiliatua eta hasieran, Dragones Batailoian borrokan. Horren ostean, 55. Batailoiarekin aritu zen borrokan (Kirikiño-EAJ).

Euskaditik ebakuatua izan zen 1937/04/07an. Urte bereko udan Santanderreko frontean desagertu zen. Horren ostean, atxilo hartu zuten 1937/08/26ean eta Bilboko Espetxe Probintzialera eraman zuten, espetxealdi prebentiboan.

Bilbon epaitu zuten Gerra-kontseiluan eta 1938ko maiatzaren 13an “matxinadari laguntzea” egotzita, 14 urteko espetxealdiarekin zigortu zuten. Bilbotik Puerto de Santa Mariako Espetxe Zentralera (Cádiz) lekualdatua izan zen 1938ko uztailaren 23an, eta handik Huelvako Espetxe Probintzialera 1938ko abenduaren 5ean. 1938/09/30ean trukatze proposamenen barruan sartu zuten.

1980/05/02an hil zen, Gasteizen.

 

Alzua Alustiza, Jose Ramon

Usurbilen jaioa eta bertan bizitakoa. Justo Alzua Albizu Usurbilgo sendagilearen semea. 1936ean Usurbilgo ‘Hospital de Sangre’-ko medikua zen. Itxarkundia batailoaren zerbitzura egon zen Bizkaia aldean. Geroago, Mediku Komandantea izendatuta Euzko Gudarostean barnean. La Capitana buruen postuan mobilizatuta, Villaverde de Trucios-en (Asturias).

Aranburu Azpeitia, Marzelino Abel

Usurbilen jaioa 1907/06/02an, Esterlines kalean (Donostia) bizi zen. Ezkondua. Milizietan parte hartu zuen (Euzko Gudarostean). Bere anaia Luis ere miliziano gisa aritu zen. 1940/08/20an hil zen Donostian.

Aranburu Sagardia, Antonio

Usurbilen jaioa 1920/06/13an. Udaletxeko eraikinean bizi, aita bertako alguazila baitzen. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta 1936/08/25tik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru).  Oso gaztea izanik ere, segituan lotu zen borrokara eta, besteak beste, Bidania eta Goiatz ingurutan ibili zen.

Faxistak Usurbil hartu zutenean, frentera joan zen eta MAOC-1 Larrañaga Batailoian borrokan aritu zen 1936 urrian Bizkaia aldean. Itxarkundia Bataloian Manuel Goenaga usurbildarrarekin topatu zen. Kolpistek Bizkaia bereganatu zutenean, Oviedora jo zuen. Han hornidura oso eskasa zuten eta gaizki pasa zuten. 

(Bere seme Manu Aranbururen testigantza lantze-fasean)

Aranburu Sagardia, Sebastian

Usurbilen jaioa 1915/08/03an. Udaletxeko eraikinean bizitakoa, aita bertako alguazila zelkao. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2. Eskuadrako milizianoa (F. Aizpurua buru).  

Aranburu Sagarzazu, Jose Antonio

Usurbilen jaioa, 23 urte zituen 1933an. Lasarteko Michelin fabrikan langile izandakoa. UGT-ko afiliatua eta Lasarteko Fronte Popularreko komiteko kidea. Pistolarekin goardiak egin zituen eta Julian Azpiroz Usurbilgo parrokoa atxilotzera joan zenetako bat izan zen.

Durangora joan zen kolpistek herria okupatu zutenean eta bertan UHP batailoian alistatu zen. Ondoren MAOC-2 Gipuzkoa Batailoi komunistan parte hartu zuen fronte ezberdinetan.  156 Brigadako 3. Batailoiko Brigada izan zen, Reinosan (Kantabria) 1937/08/27an atxilotu zuten arte. Horren ostean, Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten eta 1943an bere kondena amaitu bazuen ere, ez zuten 1946/09/04ra arte askatu. 

Arriaga Arrillaga, Luziano

Usurbilen jaioa 1897/05/24an, Irazu kalean bizi zen. Ezkongabea, [AR/IR]-ko Usurbilgo presidentea eta Hornikuntza komitean, ofizina lanetan aritu zen 1936/08/25tik aurrera. MAOC-1 Larrañaga Batailoian egon zen borrokan, urrian.  1936ko abenduaren 2. hamabostaldian eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan borrokan 1. konpainiako soldadu gisa azaltzen da (28.052 zkia.) JSU-ko kidea 1937/01/12ean.

Otxandioko frontean atxilotu zuten kolpistek 1937/04/04ean. Bere kideek desgaertutzat eman zuten baina Gasteizko El Carmen gartzelara eramana zuten eta horren ostean, 1939/11/17an, Ondarretako espetxera lekualdatu zuten. 1940/03/13an, berriz, Ondarretatik Sevillako “Colonia Militarizada”-ra (Dos Hermanas) eraman zuten.

1941/11/06ean lortu zuen baldintzapeko askatasuna Sevillan. Baina Ondarretara eraman zuten berriz. Atxilotu eta bederatzi urtera, 1946/05/04ean, geratu zen erabat libre. 

 

(Bere alaba Begoña Arriagaren testigantza lantze-fasean)

Arrieta Lasa, Andres

1910/11/29an jaioa Burdeosen, Ichaskun bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25tik aurrera (F. Aizpurua buru). Hortaz aparte, Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2º Eskuadrako milizianoa izan zen. 

Arrospide Usabiaga, Regino

Orian jaio zen 1912/09/05ean , baina bi urterekin bere aitonaren (amaren aldetik) baserrira joan zen bizitzera, Urdaiaga-San Esteban auzoko Urtinea baserrira.

Ideia abertzaletakoa, 1936/08/25ean,  milizietan eman zuen izena, hain zuzen Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadran (M. Uranga buru). Laster atxilotua izan zen beste usurbildar batzuekin, tartean Zabaleako Eustakio Aizpurua eta gero erailko zuten bere anaia Patxi. Lasarteko kuartelean zeukatela, itzal handiko norbaiten eraginez aske utzi zuten. Berarekin batera Eustakio ere bai.

Baina gero frankistek erreklutatu eta beraiekin eraman zuten soldadu eta, besteak beste, Terueleko frontean izan zen, praktikante lanetan. Handik onik itzuli zen.

 

(Bere biloba Ainara Lizeaga Arrospideren testigantza)

Arruti Iparragirre, Inaxio

Ibarrola baserriko semea. MAOC-1 Larrañaga batailoiko milizianoa Urri osoan. Avilesgo  frontean hilda, Manuel Goenagaren testigantzaren arabera (Noaua 2005/07/22 14.orr). Tomas Iparragirre lehengusuak beretaz galdegiten du “El Liberal” aldizkarian 1936/10/28 6.orr

Arruti Iparragirre, Juan

Usurbilen jaioa, 29 urte zituen 1937an. Ibarrola baserriko semea. Juventud Unificadara afiliatua eta MAOC-1 Larrañaga Batailoiko milizianoa 1936ko urria osoan.

Grullosen (Asturias) zauritua izan zen 1936/10/17an . Erren geratu zen bizi osorako. Gutxienez abendura arte nominetan ikusten den bezala, gaixo/zauritu gisa egon zen. Tomas Iparraguirre lehengusuak beretaz galdegin zuen “El Liberal” aldizkarian. Bere anaia Inaxiok, bera bezala errepublika defendatzera joandakoa, bizia galdu zuen Avilesen (Asturies).

Beloki Aizpurua, Juan Kruz

Bidanian jaioa 1911/03/08an, Usarragan bizitakoa. Ezkongabea. Arreba Usurbilen bizitzen zen (Santueneako Aialden) eta lotura asko zuen herriarekin. EAJ-ko kidea eta Andatzan borrokan aritu zen 1936/08/25tik aurrera (bera buru zelarik). Usurbilgo Gerra komisaldegiko eta 1. Eskuadrako buruzagia zen.

1936ko irailaren 16ean atxilotu zuten Donostian eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Urriaren 10erako heriotz-zigorrera kondenatu zuten eta fusilatua izateko punttuan egon zen, baina pena konmutatu eta 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Hala, 1936/12/24ean Ezkabako gotorlekura eraman zuten. Lehen aldiz atxilotu eta 6 urte geroago, 1942/09/16ean, Ezkabatik Burgosera lekualdatu zuten Beloki eta, azkenik, 1943/01/28an aske utzi zuten.

Ez zen, ordea, espetxeratu zuten azken aldia izango. Izan ere, 1944/10/11n berriro atxilotu eta Ondarretako kartzelan sartu zuten. 1944/10/26an geratu zen erabat aske.

(Alazne Lazkano senidearen elkarrizketa lantze-fasean)

Bengoetxea Istillar, Julian Gregorio

Usurbilen jaioa 1908/02/15ean eta Donostian bizitakoa. Alarguna eta soldatzailea zen ofizioz. 1936ean MAOC eta UGT-ko kidea zen eta hasieratik borrokan aritu zen, Antiguoko Zaintaldeko kide gisa. Rusia batailoiko Asarta konpainiako kidea ere izan zen. 1936ko azarotik aurrera,  berriz, UHP (5. zkia.) Batailoian, 2. konpainian zegoen, K98 15852. zkia zuen eta Mauser fusil bat zuen bere gain.  

Gorbea-n (Embalses posizioan) zauritu zuten 1937/04/02an, metraila zati bat ezkerreko birikan jasota. 1937/08/20ean iritsi zen Frantziara Santoñatik ihes.  1939/06/17an Bidarteko  Ilbarritz/La Roseraieko elbarrien zentrora heldu zen. Lau hilabete geroago, 1939/10/11n alde egin zuen Ilbarritzetik, Donostiarantz abiatuz. Bost eta hiru urteko bi haur zituen orduan. 

Beraetxe Gariluze, Simon

Asteasun jaioa 1898/06/04ean. Aitze-Berrin bizi. Ezkondua, SOV sindikatuko kidea. Usurbilgo milizietako kide, Andatzako frontean 1936/09/02tik aurrera (Migel Uranga buru).

Berasaluze Olano, Benito

Usurbilen jaioa 1897/08/14ean eta Billabonan bizitakoa. UGTra afiliatua zegoen. Billabonako Zentro Errepublikanoko  zuzendaritza batzordeko kidea izan zen. Iparraldeko frontean zehar borrokatu zuen eta teniente gradua eskuratu zuen UGT 34 Batailoian. 1937/10/23an atxilotua eta hilak 27an Valdenocedako (Burgos) kartzelara eramana. 1940/04/18an Bilboko espetxera lekualdatua. 1940/06/17an Donostiko kartzelara eraman zuten, 1944/10/26an aske geratu zelarik, lizentziatura eskuratu ostean. 

Borda Zubeldia, Juan Maria

Usurbilen jaioa 1916/04/02an. Txkierdi auzoan bizi zen. Ezkongabea. EAJ-ko militantea. 1936/08/25tik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2º Eskuadrako milizianoa (F. Aizpurua buru). 

Martin eta Jose Migel Uranga -biak Errepublikaren defentsan bizia galdu zuten auzokideak- lagun handiak zituen.

2016ko urtarrilaren 31an hil zen.

Dabo Bustos, Angel

Aginagakoa, Euskal Gudarosteko soldadua. Larrinagako Kartzelan atxilo egon zen 1937an, 12 urteko espetxe-zigorrarekin (Giral-i komunikatua 1939ko urtarrilean). Ez da aurkitu dokumenturik jatorriz usurbildarra zela frogatzen duenik baina litekeena da garai hartan Usurbilen bizitzen egotea.  

Erdabide Etxaniz, Jaime

Usurbilen jaioa 1913/05/04ean, ezkondua eta  23 urte zituen 1936ean. Milizia Popularrekin zebilela, Donostiako borroketan hildakoa 1936/08/01ean, suzko-armak eragindako zaurien ondorioz. Garai hartan, Fernando Erdabide Odriozola, Jaimeren aita, Usurbilgo udaleko idazkaria zen.

Erdozia Casian, Jose

Usurbilen jaioa 1913/11/05ean. Donostiako Autonomia kalean bizitakoa. Ezkongabea. UGT-ko kidea eta Euzko Gudarostean borrokan egondakoa. 1937/04/20an Getxora lekualdatu zen. 

Errasti Esnaola, Eleuterio

Aginagan jaioa 1915/01/22an.  Etxeberrizar baserrian bizitakoa. Ezkongabea, “Solidario” (SOV-STV) eta JSU-ko kidea. 1936/08/25tik aurrera, Usurbilgo milizietan ibili zen (J.C. Beloki buru). Gerora, MAOC batailoiko kidea izan zen. 1936ko abenduko 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan zebilen borrokan eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, ‘Sección Enlaces y Transmisiones’ barruan, Euzko Gudarosteko 28.041 txapa zenbakiarekin.

1970/09/22an hil zen Donostian.

Bere bi anaiak, Patxi eta Jose Ramon, soldadu ibili ziren kolpisten aldean. Lehena Teruelen eta bestea Toledon (azken hori han hil zen).

Errasti Zubeldia, Juan Mari

*1915/08/06an Usurbilen jaiotakoa eta ondoren Areetan bizitakoa. STV sindikatuko afiliatua eta gidaria zen ogibidez. 1936/09/29tik aurrera Lamiakoko aerodromoan egon zen lanean, 300 pezetako soldatapean, hain zuzen. 1937ko urtarriletik aurrera soldadu gisa aritu zen leku horretan bertan.

Errasti Zubeldia, Maria

*Usurbilen jaiotakoa 1903/08/17an. Gerra hasi zenean, Groseko erretenean Sukalde Zerbitzuetan miliziana gisa aritu zen, hain zuzen. Donostian 1938-1958 bitartean preso egon ziren bertako herritarren zerrendan agertzen da. 1977/12/26an hil zen Arrasaten.

Fagoaga Barberan, Jose

Usurbilen jaioa 1901/04/15ean. Kalezarren (Asparrenea) bizitakoa. Ezkondua, UGT-ko kidea. 1936/08/01ean, milizianoa Largo Caballero batailoian eta Astigarragan borrokan .

Bizkaia aldera alde egin ostean, 1937/04/10ean laguntza eskatu zuen berarentzat eta bere emazte Maria Sansiñena Labayenentzat Bilboko Asistentzia Sozialean. 

Gerora Estatu frantsera erbesteratu eta Gurs-eko internamendu eremuan egon zen 9220  fitxa zenbakiarekin. Handik, Bidarteko Ilbarritzeko ospitalera lekualdatu zuten 1939/07/14ean. Hendaiako Espainiako kontsulatuan bere heriotza inskribatu zuten 1941eko otsailaren 20an. 

Furundarena Begiristain, Jose Miguel

Usurbilen jaioa 1917/04/08an. Jose Maria Furundarena fusilatuaren anaia zen. Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa.

2008/01/13an hil zen.

Furundarena Begiristain, Joxe Mari

*Usurbilen jaio zen 1915/07/17an, Aginagako ‘Eiza’ baserrian bizi zen. Ezkongabea, EAJko kidea eta Usurbilgo milizietan mobilizatuta 1936/08/25an (F. Aizpurua buru zuen). Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa zen. 2. Eskuadrakoa, hain zuzen ere.

San Praxku jaietan bete-betean, familiarekin etxean zegoela, kolpistak bila joan zitzaizkion. 1936/10/03an, 21 urterekin, Tolosan fusilatu zuten epairik gabe. Familiak gorpua berreskuratzea lortu zuen eta Aginagako hilerrian lurperatu zuen.

Bere anaia Jose Migel ere milizianoa izan zen.

(Aginagako hilerrian 2022an egindako oroimen ekitaldia)

(Marije Furundarena ilobaren testigantza)

Galarmendi Aizkorreta, Baleriano

*Usurbilen jaiotakoa 1915/10/26an, eta Kalezarko ‘Kaxkoenea’ etxean bizitakoa. Ezkongabea, IR alderdiko eta JSU erakundeko kidea eta txofer lanetan 1936/08/25tik aurrera Usurbilgo milizietan, hain justu, Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. 1936ko urrian eta abenduan, 1937ko urtarrileko 2. hamabostaldia eta otsaileko lehenengoan  ‘MAOC-1 Larrañaga’ batailoiko miliziano gisa borrokan agertzen da. Euzko Gudarosteko ‘37134’ txapa zenbakia zuen. Horren ostean, ‘MAOC-2 Gipuzkoa’ batailoiko kide izana.

1937/04/04an Otxandioko frontean txofer lanetan ari zela, ‘Heinkel’ bonba-hegazki alemaniar batek metrailatu eta bertan hil zuten. Autoa erabat kiskalita geratu zen.

Bere anaia Ramon ere egun eta fronte berean hil zen. Aita, Joxe Galarmendi Balerdi, faxistek fusilatu zuten 1936/11/02an Zizurkilen. Arreba Josefa ere milizianoa izan zen.

Galarmendi Aizkorreta, Josefa

*Usurbilen jaio zen 1922/03/29an. Kalezarreko Kaxkonean bizitakoa. Ezkongabea, ‘Solidaria’, hau da, SOV-STV sindikatuko kidea, eta SRI erakundeko kidea. Sukalde lanetan aritu zen 1936/08/25tik aurrera, Usurbilgo Gerra komisaldegiko miliziana gisa.

Bere aita, Joxe Galarmendi Balerdi, faxistek fusilatu zuten 1936/11/02an Zizurkilen, eta bere bi anaia, Ramon eta Baleriano, Otxandioko frontean hil ziren, egun berean, Errepublika eta demokrazia defendatzen.

Galarmendi Aizkorreta, Ramon

*Usurbilen jaio zen 1914/07/14an. Kalezarreko Kaxkonean bizitakoa. Ezkongabea, IR alderdiko eta JSU erakundeko kidea, eta Usurbilgo milizietako ‘Andatza’ zutabeko kidea 1936/08/25etik aurrera -F. Aizpurua zuen buru-. Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2. Eskuadrako milizianoa izandakoa, hain zuzen. ‘MAOC-1 Larrañaga’ Batailoian egon zen borrokan 1936ko urrian. Abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, ‘MAOC-2′ batailoian kabo gisa agertzen da, 1.go konpainian.  1937ko martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, ‘MAOC-2 Gipuzkoa’ batailoian borrokan teniente gisa -28.039 Euzko Gudarosteko zenbakia-.

Otxandioko (Bizkaia) frontean zauritu eta 1937ko apirilaren 4an hil zen. Bere anaia Baleriano ere egun eta fronte berean hil zen. Aita, Joxe Galarmendi Balerdi, kolpistek fusilatu zuten 1936/11/02an Zizurkilen, hain zuzen ere.

Goenaga Illarramendi, Manuel

Usurbilen jaioa 1915/05/01ean, Olarri baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25tik aurrera. Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa izan zen. MAOC-1 Larrañaga Batailoian burrukan aritu zen  urrian. 1936ko abenduko 2. hamabostaldian eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoa batailoian zegoen, Enlaces y Transmisiones konpainiarekin burrukan kabo gisa (28027 zkia.).

Borrokan aritu zen hainbat frontetan errepublikaren alde. Avilesetik (Asturias) itsasoz alde egiten ari zirela, hartu zuten preso kolpistek. Santoñako  espetxean eduki zuten lehenik eta handik Miranda de Ebroko kontzentrazio esparrura, non gaixotu egin zen. Osatzea lortu zuenean, ‘Langileen Batailoietan’ aritu zen derrigorrezko lanetan, besteak beste, Guadalajaran eta Katalunian. Etxera itzuli zen baina berriro ere deitu zuten eta Palma de Mallorcan eta Asturiasen aritu zen lan behartua egiten. 1942an itzuli zen behin betiko etxera.

Gomendio Eizagirre, Eugenio

Usurbilen jaioa 1913/07/13an.  Egioletatxiki baserrian eta gero Donostian bizitakoa. UGT-n afiliatua. 24 urte zituen 1937an eta ezkongabea zen.

1937an Iparraldeko ejerzitoko teniente izatera iritsi zen, zehatzak izateko, 12. Brigadako 30. batailoikoa. Escuela Popular de Guerran teniente ikasle gisa, ametrailadore arinen kurtsoa egina. 1937an preso hartu zuten.

Santoñan egindako Gerra Kontseiluan biziarteko espetxera kondenatu zuten 1937/12/09an “Adhesion a la rebelión” delitupean. 1938an El Dueso-ko kartzelatik (Santoña) Puerto Santa Mariakora lekualdatu zuten biziarteko espetxea 30 urteko espetxe-zigorra bilakatuz ondoren. 1940/08/20an libre geratu zen “prision atenuada” delakoarekin . Ondoren, ezkondu eta Arratzainborda baserrian jarri zen bizitzen.

Bere anaia Lorenzo soldadu eraman zuten kolpistek eta Caceresen hil zen 1937/6/9an.

Gorriti Garitazelaia, Domingo

Aian jaioa 1916/09/25ean. Lekuederren bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (J.C. Beloki buru). Profugo izendatua izan zen  1937/03/15eko Usurbilgo Udalbatzan.

Gratal Capistros, Santos

Usurbilgo kuarteleko Guardia Zibila. Herrian egon ostean, Zumaiako kuartelean mobilizatuta. Altzako Konpainia Gorriko 1.go eskuadra, 1. taldea, 2. sekzioko kidea zen. 1936/10/04ean MAOC-1 Larrañaga Batailoian zegoen eta gerra merituengatik Cabo izendatu zuten. Frontean hil zen Errepublikaren alde borrokan San Claudion (Asturias) 1936/10/20ean.

Heredero Pinela, Jose

*Usurbilen jaioa 1903an, ezkondua eta bertan bizitutakoa. Gurasoak herriko maisua eta maestra ziren. Gerra hasi zelarik,  Donostian bizi zen. Autobus gidaria zen lanbidez, eta Igeldoko eta ondoren Igarako autobus lineak sortu zituen, inguruetako baserritarrek beren ekoizpenak Donostiara saltzera eraman zitzaten.

Donostiako Antigua auzoko erretenean aritu zen miliziano gisa. UGTn afiliatua. 33 urte zituela, inolako epaiketarik gabe fusilatu zuten 1936/10/03an, testigantza batzuen arabera Irubide inguruko eremuan, Usurbilgo sarreran, hain zuzen.

 

(Irubiden, 2022ko iralean egindako oroimen ekitaldia)

Ibarguren Egiguren, Luis

Usurbilen jaioa, 1909/10/11ean. Kalezar auzoko Saizar baserriko semea. Ezkongabea eta mekanikoa. EAE-ANV-ko kidea, Euzko Indarra konpainian (EAE-ANV-2) zegoen 1936/08/13tik aurrera (J. Placer buru). Beranduago, 1936ko abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, MAOC-2 batailoian, ametrailadore konpainian. Euzko Gudarosteko Txapa zkia. (57.668) zuen. 1937ko otsailaren 1. hamabostaldian oraindik MAOC-2 batailoian zebilen borrokan.

Gerora Estatu frantsesera joan zen. Han ezagutu zuen emaztea, eta gerra amaitu ondoren Tarbesen (Pirinio Garaiak departamendua) ezkondu ziren. Urte batzuk bertan emanda, Usurbilera itzuli ziren.

Ibarguren Egiguren, Txomin

Usurbilen jaioa 1912/06/13an,  Saizar baserrian bizitakoa. Ezkongabea, ANV-ko kidea, Euzko Indarra (ANV-2) konpainian 1936/09/30tik aurrera (Tomas Michelena buru). 1936ko abenduaren 1. hamabostaldian ANV-2 Euzko Indarra Batailoian zegoen. 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, ANV-2 Euzko Indarreko 1. konpainian (44.309 Euzko Gudarosteko txapa zenbakia). 1937ko uztailaren 1. hamabostaldian oraindik ere ANV-2 Batailoian, baina  orduan 4. konpainian agertzen da.

Familiak dionez, Santanderren ere ibili zen borrokan eta nazionalek harrapatuko zituztela ikusita, faxisten alde zeuden soldadu italiarren artean kamuflatu omen zen. Gauzak nola gertatu ziren zehaztasun handirik ez duen arren, familiak badaki Zaragozako frentean ere ibili zela. Hamaika kalapita pasa omen zituzten eta baita gose handia ere. Anekdota moduan, behin bidean asto bat topatu eta hura jan omen zuten.

Gerra ostean, ezkondu eta Txokoaldeko Iruindegi baserrian bizi izan zen. 1976/06/05ean hil zen.

Igarola Ernabide, Eusebio “Xelebre”

Zarautzen jaioa 1910/12/13an, Usurbilgo Zendoienean bizi zen. Ezkongabea, Solidarioa (SOV-STV) eta Usurbilgo milizietan izena emana 1936/09/01etik aurrera (F. Aizpurua buru).

Gerora, Erreketeen Oriamendi Tertzioan izena eman zuen, kolpisten aldean. 1937/08/08an Loiuko ospital Militarrean egon zen gaixo/zauritu gisa.

Ikutza Zubeldia, Jose

Usurbilen jaioa 1909/06/23an. Txokoaldeko Illunbe baserrian bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa izan zen, txofer lanetan. 1938an “importadores” gisa agertzen da Usurbilen, Angulekin zerikusia zuena.  Donostian hil zen 1979/08/06an.

Illarramendi Furundarena, Agustin

Usurbilen jaioa 1915/10/20an, Aginagako Espaldi-Berrin bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta, 1936/08/25etik aurrera, Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (F. Aizpurua buru).

Bere anaia Eusebio ere milizianoa zen eta Ubidean (Bizkaia) hil zuten 1936/12/1ean Errepublikaren alde borrokan.

Illarramendi Furundarena, Eusebio

Usurbilen jaioa 1912/11/05an. Aginagako Espaldi-Berrin bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista (EAJ) eta 1936/08/25etik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. eskuadrako milizianoa, Andatza zutabean (J.C. Beloki buru).

Ubidean (Bizkaia) hil zuten 1936/12/01ean, Loiola Batailoian borrokan ari zela, bihotzean tiro bat jaso ondoren. 1936/12/19an “Euzkadi” aldizkarian, Gipuzkoako Buru-Batzarrak bere senideei deialdia luzatzen die haien ofizinetatik pasatzeko. Bere gorpua Gernikan hilobiratu zuten 1937an.

Bere anaia Agustin ere miliziano izan zen.

Illarramendi Ikutza, Manuel

Usurbilen jaioa 1899/12/18an. Hernanin bizi zen Florida 37 kalean. Ferratzailea ogibidez. Hernaniko Gerra komisaldegiko milizianoa zen eta MAOC batailoiko, zerbitzu osagarrietako kidea (Servicios Auxiliares) 

Illarramendi Zubeldia, Francisco

Usurbilen jaioa 1911/09/04an. Txokoaldeko Simonea baserriko semea. Ezkongabea. Nazionalista.  Michelinen egiten zuen lan.

1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko miliziano gisa aritu zen, txofer lanetan.  Zauritua izan zen tiroz Usurbilgo batzokitik ateratzerakoan 1936/09/12an. 2003an hil zen.

Bere bi anaia ere, Lukas eta Antonio, gerran ibili ziren. Lehena miliziano errepublikaren alde eta bigarrena, kolpisten aldean, soldadutzara eramana izan ostean.

Familiak zuen taberna (Simonea) itxi egin zioten eta 1940an irekiera eskatu zuenean, Gipuzkoako Gobernadore zibiliak ukatu egin zion.

 

(Bere alaba Itziar Illarramendiren testigantza lantze-fasean)

Illarramendi Zubeldia, Lukas

Usurbilen jaioa, Txokoaldeko Simoneako semea. EAE-ANV-ko kidea. Milizianoa Euzko Indarra konpainian (EAE-ANV-2) 1936/08/13tik aurrera (J. Placer buru). Frontean ibili zen borrokan errepublikaren alde Bilbo eta Santander aldean. Matxinatuek preso hartu zuten eta bere etxeko kamioia hartuta, Delta del Ebro ingurura lan behartuak egitera eraman zuten.

Bere anaia Patxi ere errepublikaren alde borrokatu zen. Antonio beste anaia, berriz, soldadu eraman zuten kolpistek eta borrokan zauritua suertatu zen.

Familiak zuen taberna (Simonea) itxi egin zioten eta 1940an irekiera eskatu zuenean, Gipuzkoako Gobernadore zibiliak ukatu egin zion.

 

(Bere iloba Itziar Illarramendiren testigantza lantze-fasean)

Intxausti Azurza, Inazio

Igeldon (Donostia) 1920/03/29an jaioa. Kalezarreko Santusenean bizitakoa. Ezkongabea, afiliaziorik gabea. 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo milizietan, Andatza zutabean, 3. eskuadran  izena eman zuen (M. Uranga buru).

Faxistek herria hartu zutenean, frontera joan zen eta 1936ko urrian  MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kide zen. Urte bereko abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, berriz, MAOC-2 batailoian, ametrailadore konpainian, aritu zen. 28.029 Euzko Gudarosteko txapa zenbakia zuen. Garai hartan Alderdi Komunistari lotua. Euzkadi Roja aldizkariak erakusten duenez,  komunistarako diru kopuru bat ematen du sustengu gisa.

Gernikako bonbardaketetan (1937/04/26), Bilbon eta Otxandion egon zen borrokan.  Gorriak eta bi ikusi zituen frontean ibili zenean, bera zegoen bataloian soilik 17 lagun geratu baiziren bizirik. Bizkaia eta Asturias erori zirenean, Errepublika defenditzen segitu zuen eta Ebroko gudan eta Figueresen ere ibili zen.

Katalunia faxisten esku erortzear zegoela, Estatu frantsera erbesteratu zen eta, besteak beste, Argeleseko eta Gurseko internamendu zelaietan preso egon zen, 1939/06/04ra arte. Lyon inguruan errefuxiatu zen eta naziek Estatu frantsesa okupatu zutenean, dokumenturik gabe, hamaika gorabehera bizi izan zituen, besteak beste, espetxean egonaldia edota lan behartuak  naziek Lorienteko (Bretaina) itsasontzi-portuan zuen submarinoen basean. Handik alde egin eta klandestinitatean bizi izan zen. II Mundu Gerra amaitutakoan, lortu zuen bere egoera  normaltzea errefuxiatu gisa, Diemoz herrian (Isere departamendua).

Geroztik, ezkondu, seme-alaba bana izan eta Lyon inguruan egin zuen bizitza. 1957  itzuli ahal izan zuen Usurbilera bisitan. 1993an hil zen Vaulx-en-Belin herrian.

(Bere seme François Intxaustiren testigantza lantze-fasean)

 

Iradi Lertxundi, Tomas

Usurbilen jaioa 1914/02/28an. Santueneako Urtia baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (J.K. Beloki buru). 

Aipagarria da gerra hasi zenean, Muruako markesa, Saroe palazioa utzi (milizianoak hartu zuten kuarteltzat) eta bere  familiarekin Urtiara joan zela. Izan ere, baserria bere jabegokoa zen. 

Iragorri Saneza Solabarrieta, Luis

1915/08/21an jaioa Usurbilen, Usurbilen bizi, STV-ko kidea eta 1936/10/10ean mobilizatuta.

Irastorza Elgarrista, Jose Migel

Usurbilen jaioa 1918/08/20an. Ezkongabea, nazionalista (PNV) eta Andatzan borrokan 1936/08/25tik aurrera (M. Uranga buru) Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3º eskuadrako milizianoa. 1936/10/01 mobilizatua. 1936ko abendutik 1937ko apirila arte Itxarkundia batailoiko 4. konpainian zebilen errepublikaren alde borrokan.

Gerra amaituta, soldadutzan zegoela, Irubideko erromerian atxilotua izan zen, 1941eko iraila hasieran, Jose Goenaga eta beste zortzi lagunekin batera, soinean ikurriñaren koloreko hiru zinta eramateagatik.

Horren ondorioz atxilotu eta Ondarretako espetxean egon zen bi astez. Garai hartan 11 urte zituen bere arreba Teresa joaten zitzaion arropa eta janaria eramatera Goenagaren senideekin batera. Teresa gogoratzen da familiak jasotzen zituen bere gutunetan dirua eskatzen zuela edo emandakoa jaso izana adierazten zuela. 1941-9-19an koartelera eraman zuten.

Jose Migel Irastorza 1982/02/12an hil zen Usurbilen.  

Iribar Illarramendi, Jose Luis

Usurbilen jaioa 1892/01/11n. Hernanin bizitakoa. 45 urte zituen 1936ean. Ezkongabea, igeltseroa ogibidez. EAJ-ko kidea zen. 1936/09/03an hankan zauritu zuten Hernaniko Santa Barbarako gotorlekuan, lubakitze lanak egiten zegoela. Zarauzko Miserikordi Etxean ospitaleratu zuten.

Iribarren Sarasua, Gregorio

Usurbilen jaioa 1895/03/27an. Donostian (Aieten) bizi zen gerra garaian. Ezkondua, bi seme. Ogibidez saltzailea. Eibarko Komandantzian motorista lanak egiten aritu zen. Atxilo hartu eta Escolapioseko espetxean (Bilbo) egon zen.  1940/05/09an Ondarretakora eraman zuten eta aste batzuk geroago, 1940/05/24an aske utzi zuten.

Izagirre Aldabalde, Juana

*Usurbilen jaio zen 1918/12/13an, eta ‘Usaskuetxiki’ baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta Usurbilgo milizietan sukalde lanetan aritutakoa 1936/08/25etik aurrera, dokumentuen arabera. Kolpistek Usurbil okupatu zutenean, ilea moztu egin zioten.

Labaka Agirrezabala, Jose

1915/07/10ean jaioa Orendainen, Usurbilen bizitakoa. STV-ko kidea. 1936/10/04ean mobilizatuta.

Larrinaga, Julian

Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa.

Lizarreta Irastorza, Raimundo

1911/03/15ean jaioa Usurbilen, Isosteguin bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista (PNV) eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (M. Uranga buru) Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3º eskuadrako milizianoa. MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea 36ko urrian.

Loidi Arzuaga, Jose Manuel

1899/03/02an jaioa Usurbilen, Lugaritzen (Bar Esturin) bizitakoa. Ezkongabea, UGT-ko kidea, Rusia batailoian eta Astigarragan borrokan 1936/07/19tik aurrera. Geroago, MAOC-2 Batailoiko 1.go konpainiako milizianoa.

Lopez de Ipiña, Gerardo

Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua Eibarren 1936/09/07an.

Lopez Otxoa, Esteban

Abarzuzan (Nafarroa)  jaioa 1906/08/03an. Patrinean bizi zen. Ezkongabea, afiliaziorik gabea eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Milizietako buruzagiordea (M. Uranga buru).

Lopez, Ramon

Usurbilgo Gerra Komisaldegiko 3º Eskuadrako buruzagiordea.

Losa, Braulio

Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an.

Martinez Paisan, Andres

191[0-9]/11/30an jaioa Villavieja Munozen (Burgosen), Etxebeste 5, 3ºan bizitakoa. Ezkongabea, afiliaziorik gabea eta ofizina zerbitzuan 1936/08/25etik aurrera (E. Echezar buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. Alderdi Komunistako kidea

Mujika Amigorena, Francisco

*1884/06/04an jaio zen Usurbilen, eta Kalezarreko ‘Zapatarienea’ etxean bizi zen. 1925ean Usurbilgo Teniente-Alkate izendatu zuten, eta hortaz aparte, zinegotzia ere izan zen 1934/09/30tik 1936-2-22ra arte. Ezkondua –1908-1-11an-, IR alderdiko kidea eta Usurbilgo milizietan bulegoetan lanean aritu zen 1936/08/25etik aurrera, hain zuzen ere. Usurbilgo Gerra Komiteko kidea eta ‘Orden Público’ zelakoaren delegatua ere izan zen.

Faxistak Usurbil hartzeko atarian zeudela, alde egin zuen familia osoarekin.

Francisco 1936/12/08an alistatu zen Euzko Gudarostera -Iparraldeko ejerzitoa- eta Xixongo (Asturias) borroketan desagertu zen 1937/10/21ean. Ondoren, Bilboko ‘Escolapios’ kartzelan agertu zen. Handik Ondarretakora lekualdatu zuten 1940/03/26an. Epaitu eta 12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina gerora bira jaitsi zioten. 1941/02/03an askatu zuten. 1942/02/24an 250 pezetako isuna jarri zioten erantzule politiko izateagatik eta ‘Tribunal Nacional de Responsabilidades Politicas’ (TNRP) izenekoek epaitu zuten 1956an. Indultatua irten zen.

Bera espetxeratu zutenean, Manuela Irastorza Kamino emaztea eta zazpi seme-alabak Bartzelonan zeuden errefuxiatuta. 

 

Mujika Irastorza, Felix

Usurbilen jaioa 1918/01/24an. Kalezarko Zapatarinean bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). 1936/09/05ean zauritua izan zen Andatzako frontean. 1936ko urrian MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kide zen eta abenduko 2. hamabostalditik MAOC-2 batailoian, ametrailadore konpainian, zegoen. Euzko Gudarosteko 28.028 txapa zenbakia zuen. Beranduago, 156. Brigadako kidea izan zen, kabo karguarekin.

Aita (Francisco) eta anaia (Santos), biak ere milizianoak, preso hartu zituzten. Ama eta gainerako anaia-arrebek erbestera jo zuten. 1938an, Mollesen (Bartzelonan) zeuden.

(Paulina Aizpurua auzoaren testigantza lantze-fasean)

Mujika Irastorza, Juan

*Usurbilen jaiotakoa 1915/06/18an, Kalezarko Zapatarienean bizitakoa. Ezkongabea eta nazionalista. Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2.eskuadrako milizianoa zen 1936/08/25etik aurrera -F. Aizpurua buru zuen-. Urrian ‘MAOC-1. Larrañaga’ batailoiko kidea zen  eta Euzko Gudarosteko 28.026 txapa zenbakia zuen.

Bere familia ezagutu zuen Paulina Aizpuruaren testigantzaren arabera, Juan ez zen nazionalista, errepublikar ezkertiarra baizik. Aita Francisco Mujika Amigorena eta anaia Santos, biak ere Errepublika defenditzera joanak, preso hartu zituzten. Aurkitu dugu Ama Manuela Irastorza gainerako anaia-arrebekin Euskal Herritik joan zela dioen dokumentua. Horren arabera, 1938an Mollesen (Bartzelona) zegoen.

Gerra ostean, Usurbilera itzuli zen.

 

(Paulina Aizpuruaren testigantza lantze-fasean)

Mujika Irastorza, Santos

*Usurbilen jaiotakoa, 1912-11-1ean, hain justu. Kalezarko Zapatarienean bizi zen. Mekanikoa lanbidez, CNT sindikatuko kidea eta Usurbilgo Komiteko kidea izan zen. Muruako markesari kotxea errekisatu zion. Faxistek herria okupatzerakoan, ihes egin zuen, familia osoa bezala. 

1936ko abenduko bigarren hamabostalditik aurrera ‘MAOC-2’ batailoiko metrailadore-konpainian egon zen kabo gisa. Ondoren, teniente gradua eskuratu zuen. Euzko Gudarostean 50309 txapa zenbakia zuen, hain justu. 1937ko maiatzean ‘MAOC-2’ batailoikko 1.konpainian sargentu gisa agertzen da. 156. Brigadako kidea izan zen eta Teniente kargua ere izan zuen.

Iparraldeko frontea erortzearekin bat, 1937/10/21ean atxilotu zuten, Xixondik Frantziara itsasoz zihoazela. ‘Escolapios’ izeneko espetxean (Bilbo) egon zen atxiloturik eta, ondoren, Ondarretara lekualdatu zuten 1938/11/09an. 1939/07/05ean ‘Auxilio a la rebelion’ delitupean, 6 urteko kartzela-zigorra betetzera kondenatu zuten. 1941/05/07an aske geratu zen.

Hala ere, 1942/03/07an bigarren aldiz atxilotu zuten, kasuotan Miranda de Ebroko Konzentrazio Esparrura eramateko. Bertara 1942/04/21ean iritsi zen, hain justu. Kondena guztia beteta, 1945/05/15ean geratu zen aske. Franco Donostiara etortzen zen bakoitzean atxilotzen zuten eta, nazkatuta, Lyonera joan zen bizitzera. 1973 aldera itzuli zen lehen aldiz bisitan herrira, baina Lyonen segitu zuen bizitzen.

1988an espainiar hiritartasun berreskuratu zuen. Lyonen hil zen 2001/06/23an.

(Paulina Aizpurua familia ezagutu zuenaren testigantza lantze-fasean)

Murgia Villaran, Gillermo

Durangon jaioa 1903/01/10ean. Txaparrenean bizi zen, geltokian. Ezkondua, Izquierda Republicana-ko kidea eta  1936/08/25etik aurrera,  Usurbilgo Gerra Komiteko milizianoa zen, ofizina lanetan.

Navascues Fernandez, Felipe

1936an 23 urte zituen. Usurbildarra zela dio Iparreko Ejertzitoko agiriak (erantsirik) baina bere jaiotagiririk ez dugu aurkitu. Litekeena da garai hartan Usurbilgo biztanlea izatea. Euzko Gudarosteko CNT-4 Sacco eta Vanzetti Batailoiko 1. konpainian miliziano zela, 1936/12/04ean bala batek eskuineko hankan zauritu zuen Ubideako frontean. 

Odriozola Osinalde, Martin

Aizarnan (Zestoa) jaioa 1909/12/13an. Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2º Eskuadrako milizianoa. Usurbilen bizi zen gerra garaian eta gerora bertan sortu zuen familia. Bere arreba bat (Agustina) ere Kalezarren bizi zen. 

Pagola Esnal, Juan Jose

Usurbilen jaioa 1913/07/24an.  Kale Nagusia 23an bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta txofer lanetan 1936/08/25etik aurrera. Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa

Rezola Aristizabal, Santiago

Usurbilen jaioa, 1920/3/31an. Txikierdiko Babilonia baserrian bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (F. Aizpurua buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko 2º eskuadrako milizianoa. 

Sagasta Isasmendi, Miguel

Usurbilen jaioa 1917/3/20an. Ezkongabea eta elektrikaria. UGT-ko eta Alderdi Komunistako kidea. 44. Batailoiko kidea (Salsamendi) “Enlaces y transmisiones” sekzioan.

1937/04/04ean Otxandion zauritua suertatu ostean,  gerra-elbarria deklaratu zuten. Juxtu hilabetera, 1937/05/09an,  “profugo” deklaratu zuen udalak, 1938ko soldadutzarako deialdira ez aurkezteagatik.

Frantziako Judes /Sept-Fonds-en eta Gurs-eko kontzentrazio eremutan  egon zen errefuxiatu. Gurs-etik Bidarteko Ilbarritz/La Roseraie-ko ospitalera lekualdatua izan zen 1939/04/26an.

1947an Mendiben (Nafarroa Beherean) ezkondu zen. Hurrengo urtean Argentinara joan zen familiarekin eta 1962an, berriz,  Estatu Batuetara. Ontarion (Oregon) bizi izan zen 1998/07/30ean hil zen arte.

 

Telleria Mujika, Candido

1901/10/01ean jaioa Astigarretan, Larbainen bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (M. Uranga buru) Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. 

Tolaretxipi Eskamendi, Roke

Usurbilen jaioa 1916/05/28an, Asteasuain-Berrin bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (M. Uranga buru) Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. eskuadrako milizianoa. MAOC-1 Larrañaga Batailoian  urrian. Abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, MAOC-2 batailoian, 1. konpainian eta 1937Ko martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, MAOC-2 Gipuzkoan borrokan 1. konpainian soldadu gisa (28.036 zkia.) 

Torregarai Furundarena, Josepa

*Usurbilen jaiotakoa 1919/03/19an. Gaztañagan bizitakoa. Ezkongabea eta nazionalista zen. Usurbilgo milizietan aritu zen sukalde lanetan 1936/08/25etik aurrera Errepublikaren alde.  

Ugarte Salsamendi, Blas Basilio

Usurbilen jaioa, 1907/02/7an. Egiluzetxiki baserriko semea. Nekazaria eta trikitilaria. Usurbilgo zinegotzia izan zen Errepublika garaian (1934/9/30tik 1936/2/22ra).  MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kide zen eta Errepublikaren alde borrokatu zuen. Oviedoko (Asturias) ospitalean hil zen 1936/10/26ean borrokan jasotako zaurien ondorioz.

Manuel Goenaga herritarrak kontatutakoarekin Bide Ertzean taldeak 2006an egindako abestian aipatzen da Blas Ugarteri gertatutakoa. Ikusgai hemen: Abestiak

Unanue Alzaga, Francisco

Usurbilen jaioa 1915/01/24an. Agerrazpi baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/27tik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. eskuadrako milizianoa, Andatzako zutabean (Juan Kruz Beloki buru).

Unanue Alzaga, Juan Inazio

1912/08/15ean jaioa Usurbilen, Agerreazpi baserriko semea. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (J.K. Beloki buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako buruzagiordea. MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea zen  urrian eta abenduaren lehen hamabostaldian MAOC-2 batailoian zegoen eta bigarren hamabostalditik aurrera, kabo gisa,  1. konpainian. 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan azaltzen da borrokan kabo gisa (28.040 zkia.) Kabo laguntzaile gisa 3. Brigadan.  Villaronen egon zen ospitalean.

Uranga Armendariz, Jose Migel “Panadero”

Orendainen jaioa 1909/10/13an. Txikierdin (Usurbil) bizi zen, baita bere anai-arreba asko ere. Ezkongabea, nazionalista eta Andatzako zutabeko kidea 1936/08/25etik aurrera (bera buru). Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. eskuadrako buruzagia. MAOC-1 Larrañaga Batailoian zegoen 1936ko urrian. MAOC-2 batailoian, 1. konpainian, abenduko bigarren hamabostalditik aurrera. 1937ko otsailaren 1. hamabostaldian kabo gisa agertzen da eta martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, MAOC-2 Gipuzkoan borrokan teniente gisa (28.023 zkia.) Maiatzean, berriz, sargento gisa 1. konpainian. Zeanuriko (Bizkaia) frontean borrokan zegoela jasotako zaurien ondorioz hil zen Basurtoko ospitalean 1937/05/08an. Bilboko Vista Alegre hilerrian hobiratu zuten. 

Bere anaia Juan Martin ere borrokan ibili zen errepublikaren alde baina Usurbilera itzuli eta preso hartu zuten. Ondarretako kartzelan eduki zuten. Egun batez senideei gehiago ez joateko esan zieten eta geroztik ez zuten bere arrastorik izan.

Dolores arreba ere milizianoa izan zen.

Uranga Armendariz, Juan Martin “Motza”

Orendainen jaioa 1905/08/30ean. Usurbilgo Txikierdi auzoan bizi zen, baita bere anai-arreba asko ere. Ezkongabea, nazionalista eta Usurbilgo milizianoa 1936/08/25etik aurrera, 2. Eskuadrako buruzagiordea (F. Aizpurua buru). MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea urrian.  MAOC-2 batailoian, Enlaces y transmisiones konpainian, abenduko bigarren hamabostalditik aurrera. 28025. Euzko Gudarosteko Txapa zenbakia zuen.

Frontetik itzuli zenean, atxilo hartu eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Bere arreba janaria eramatera joaten zen baina egun batean ez zuela gehiago bisitara joatea merezi esan zioten. Orduz geroztik, ez zuten sekula bere arrastorik izan.

Bere anaia Joxe Migel Errepublikaren defentsan Zeanuriko (Bizkaia) frontean borrokan zegoela zauritu egin zuten eta Basurtoko ospitalean hil zen 1937/05/08an.  Arreba Dolores ere milizianoa izan zen.

 

 

Uranga Armendariz, Maria Dolores

*Oreindarra jatorriz. 1913/06/04an jaiotakoa. Usurbilgo ‘Txikierdi’ auzoan bizi zen senide gehienekin. Usurbilgo Gerra Komisaldegiko miliziana zen, hain zuzen. Gerra garaian familiako hainbat senide asko engaiatu ziren Errepublikaren defentsan.  Maria Dolores bezala, beste bi anaiak Juan, Migel eta Juan Martin, Usurbilgo milizietan aritu ziren.

Biek ala biek bizia galdu zuten ahalegin horretan: Migel Bizkaiko frontean hil zuten 1937an, eta Juan Martin berriz, Errepublikaren alde borrokatzetik etxera itzuli eta desagertu egin zen, preso hartua ondoren. 

Urdanpilleta Arregi, Dionisio

Usurbilen jaioa 1895/01/14an, Markosenean bizi. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (J.K. Beloki buru).

Vilchez Quero, Antonio

1906/11/17an jaioa Granadan, Etxebeste kaleko “Casa Patri”-n bizitakoa. Ezkondua, afiliaziorik gabea eta komitearen zerbitzutara txofer eta miliziano gisa 1936/09/01etik aurrera (E. Etxezar buru).

Zaldua Iribar, Jose Francisco

Usurbilen jaioa, Altzan (Donostia) bizitakoa. Fronte Popularreko milizianoa zen Altzako konpainia gorriko 4. eskuadran, 2. talde, 2. sekzioan. MAOC-1 Larrañaga Batailoiko kidea 1936ko urrian. 35 urte zituela, 1937ko ekainean, Artxandan borrokan hildakoa. Ezkondua zegoen eta lau seme-alaba txiki zituen.

Zapirain Iribar, Antonio

1913/10/27an jaioa Madrilen, Lartxandieta-Usurbilen bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista (STV) eta Andatzan borrokan 1936/08/25etik aurrera (J.C. Beloki buru) Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1º eskuadra milizianoa

Zubeldia Bengoetxea, Jose [Martin]

Usurbilen jaioa, 1890/02/04. Aginagarra. 1909ko deialdikoa, ezkongabea CNT-ko kidea. Euzko Gudarosteko Ingeniarien 1. Batailoian soldadu gisa ibili zen.

Faxistek atxilo hartu ostean, trukatua izan zen eta aske geratu zen 1938/11/24ean. Estatu frantsesera ihes egin eta  Saint Cyprien eta Bram-go internamendu zelaietan egon zen 1939/04/12 arte.

Bere familiako beste kide batzuk ere gorabehera asko pairatu zituzten, bere arreba Maria eta ilobak esaterako. (Ikus Josefa Gonzalez Zubeldia Gerrako Umearen fitxa) 

Zubeldia Izeta, Joxe Manuel

Usurbilen jaioa, 1909/01/19an. Urdaiaga-San Estebango Oa baserriko semea. 1936an, kolpe militarra jazo zenean, soldadutza egina zuen jada baina kolpistek mobilizatu egin zuten. Desertatu eta nazionalistekin joan zen Errepublikaren alde borrokatzera.

Familiak ez daki non ibili zen zehazki baina larriki zauritua suertatu zen eta erietxean egon zen.

Bere anaia Joxe Ramon ere gerran ibili zen baina kolpisten aldean, Burgosen soldadu zegoela haiek mobilizatu ostean.

Oharra: Zenbait zerrendetan beste anaia bat -Juan Mari Zubeldia- fusilatu bezala agertzen den arren, Juan ez zen inoiz fusilatua izan. Istripuz hil zen 1939ko uztailean.

 

(Joxe Julian Zubeldia Garin Joxe Ramonen ilobaren testigantza lantze-fasean)

Zubia Arcaid, Mariano

1916/08/15ean jaioa. ANVko 1. batailoiko milizianoa, 1937/03/27an izena emana, 96.279 Euzko Gudarosteko zenbakiarekin.

Geroago, Erreketeen San Ignacio Tertzioko 1. konpainian izena emana 1938/04/12an.

 

Zubimendi Elustondo, Ramon

Zumaian jaioa 1916/03/20an. Usurbilen bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/09/02tik aurrera Usurbilgo milizianoa (J.K. Beloki buru). Anaia Sabino ere milizianoa zuen.

Zubimendi Elustondo, Sabino

Zumaian jaioa 1911/02/19an, San Estebango Errota-Berri baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra Komiteko kidea izan zen, bulego lanetan. Anaia Ramon ere milizianoa zuen.

Kanpokoak

“Carasa”

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean.

“Ferreiro”

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

“Jeremias”

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

“Madero”

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

“Pachin”

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean.

“Ricart” Tenientea

 Bere izena daraman eta Bilbokoa den zutabeko burua Usurbilgo frontean. 

“Truchu”

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Aburruza Otegi, Maurizio

Anoetan jaioa 1905/12/28an. Lasarte-Oriako Kale Nagusian bizi zen. Ezkondua. Xaboigintza enpresa batean ziharduen lanean. Izquierda Republicana-ko kidea zen eta 1936/08/25tik, Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. Euzkadiko JSU eta UGTn afiliatua zegoen.

Santandergo frontean desagertu zen. Bere alaba Pilar Aburruza Garroren testigantzaren arabera, familiak uste du kolpistek preso hartu zutela eta gerora beren alde borrokatzera behartu. Hori pentsarazten dio handik urteetara estatu frankistak pentsio bat ematen ziolako gerra-elbarri izateagatik.

Hain zuzen, Pilar alaba (orduan hilebeetako haurra) eta bere ama Elena Garro Bizkaia aldera jo zuten faxistak Lasartera iristear zeudela. Etxera itzulita, familia Usurbilgo Larbain etxean bizi izan zen urteetan.

Agote Gonzalez, Miguel

Markinan bizitzen zegoen 1936ean eta Alderdi Komunistan afiliatua zegoen. Bilboko Matilla Zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa zen Usurbilgo frontean. 

Albiztegi Arriaran, Gillermo

Bergaran jaioa 1911/04/04ean. PCE eta UGT-n afiliatua, Bergarako milizietako kidea 3º. Eskuadran. Orion mobilizatua eta Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/06an. Geroago, 5. Batailoiko (JSU) 2. konpainiako kidea.

1937/05/02an hil zen, Bilbon, frentean borrokan zauritua izan ostean.

Alonso Castañedo, Federico

Penacastillan (Santander) jaioa, 34 urte zituen 1936ean, ezkondua eta “Guardia de Asalto”ko kidea zen. Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/13an. 

Alonso, Reinerio

Bilboko  zutabeko Asaltoko goardia, Usurbilgo frontean borrokan.

Altamira Lasa, Xabier

Donostian jaioa, Ezkondua eta 36 urte zituela Usurbilgo frontean hila 1936/09/15ean.  

Alvarez Garcia, Toribio

Riañon (Leon) jaioa. 28 urte zituen 1937an. Bilboko “Guardia de Asalto”ko kidea zen.

Zutabe horretan borrokan zebilela zauritu zuten Usurbilgo frontean 1936/09/08an. Altuna-Mendi itsasontzi-espetxean zaintza lanetan aritu zen ere. Gerrako merituen bidez kabo, sargento eta teniente graduak eskuratu zituen, 90. Asaltoko konpainian. 

Gerora Gerra Kontseilua izan zuen Zaragozan eta 1941/01/28an sei urteko zigorra jaso zuen “errebolta laguntzeagatik”.

Aranguren Zendoia, Justo

Azpeitiakoa zen jatorriz, EAJ-ko kidea.  Usurbilgo frentean zauritua suertatu zen 1936/09/05ean. Gernikako Euzko Gudarostearen kuarteleko gudaria. Horren ostean, Saseta 53. Batailoiko zamaltzain konpainian lanetan aritu zen. 

Arce, Santiago

Bilboko Matilla Zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa zen Usurbilgo frontean. 

Arin Laskarai, Nikasio

Betelun jaioa 1913/12/16ean. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta Euzko Gudarosteko kaboa, Donostiako San Bartolomeko milizianoa. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/05ean. Kabo graduarekin Elgoibarko Arrillaga Erietxean egon zen 1936/12/05an. 

Gerora epaitua eta kondenatua izan zen. Iruñeako espetxetik baldintzapeko askatasunean geratu zen 1941/8/11n.

 

Arrizabalaga Aranburu, Santiago

Usurbilgo frontean 1936/09/05ean hildakoa.

 

Artola Del Puerto, Juan

Errenterian jaioa eta Oiartzunen bizitakoa. 22 urte zituen 1936ean. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta Euzko Gudarosteko kidea Loiolako milizietan.

Zauritua izan zen Zubietagaingo frontean (Usurbil) 1936/09/05ean. Dorigako (Asturies) erietxera lekualdatu zuten 1937/05/16ean. Lapurdiko La  Roseraie/Ilbarritzgo erietxean internatua zegoen 1937/12/31ean.

Astigarraga, Antonio

Errenteriakoa. Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/05ean. 

Azkargorta Laborda, Jose

Bilbon jaioa. 30 urte zituen 1936ean. Ezkondua, Zarauzko “Orden Público”-ko kidea. Zauritua izan zen Usurbilgo frontean 1936/09/09an. 

Azkona Azkarate, Julian

Donostian jaioa, 1913/8/26an, errepublikarra. 23 urterekin UGT-eko afiliatua zen eta Gipuzkoako Komandantziako ‘Azaña’ Batailoiko milizianoa. Usurbil eta Lasarteko mendietan borrokan ibilitakoa da. Azkonak berak idatzitako eguneroko batean dioenez, 1936ko irailaren 7an Donostia utzi zuen bere burkideekin eta Lasartera jo zuten denek. Bertan, irailaren 8an, hain zuzen, Buruntza menditik faxisten artileriak bonbakatu zituen. Ondoren, Donostia kolpisten esku erori zenean, irailaren 13an, hain zuzen ere,  Usurbilera heldu ziren goizean goiz.

Geroxeago, herriaren sarreran -Donostiako norabidean- jarri zuten Azkona bere batailoi-burkideekin batera -50 bat pertsona-, tropa faxistei aurre egiteko asmoz herria defendatzeko. Aldi berean, herritarrak ere defenditzeko asmoz. Izan ere, Usurbil herriaren exodoaren lekuko izan zen. 

Usurbil utzi eta gero, Bizkaiko frontera joan zen, eta Vilarrealeko ofentsiban parte hartu zuen. Baita Elgetan ere. 1937ko apirilaren 24an, hain zuzen, Gorbeiako frontean larri zauritu zuten eta beso bat galdu zuen faxistek botatako obus  baten ondorioz. Sendatu ostean, Frantziara ihes egin zuen.

 

Banemandia, Jose

Usurbilgo frontean hildakoa 1936/09/08an.

Bas, Fidel

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Bastida, Pedro

Elgoibarko milizietako kidea. Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/07an. 

 

Benito, Vicente

Asaltoko goardiako kidea Usurbilgo frontean. 

Beunza Morillo, Bernardo

UGT-koa eta Izquierda Republicana-Azaña milizietako kidea. Zauritua izan zen Usurbilgo frontean 1936/09/08an eta Bilboko Santiago Apostol ospitalera eraman zuten. Euskaditik ebakuatu zuten 1937/04/10ean. 

Bilbao, Manuel

Miliziano gisa aritu zen Usurbilgo frontean. 

Bolaños Barreras, Fidel

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako miliziano gisa  Usurbilgo frontean. 

Cabrero Madaria, Bernardino

19 urte zituen 1936ean. Ezkongabea eta CNT-ko kidea zen. Deustuko Unibertsitateko milizianoa, 1936/09/05ean mobilizatua Bilbotik Gipuzkoara.

Usurbilgo frontean zauritu zuten 1936/09/07an. Ondoren, “UGT-10” 61. Batailoian, “IR-Capitan Casero”52. Batailoian eta “JSU-Cultura y Deporte” 43. Batailoian aritu zen borrokan.

Calleja, Ricardo

Usurbilgo frontean miliziano gisa (Zubietako mendietan). 

Calvo, Angel

Karabineroa zen. Usurbilgo frontean zauritu zuten. Bere aitak nota bat bidali zuen ‘El Liberal’ aldizkarira bere berri jakiteko.

Campos Ranero, Constantino

Soban (Kantabria) jaioa 1914ean. Zierbenan bizi zen. Jornalaria. JS-ko kidea. Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa. Usurbilgo frontean hil zen  1936/09/10ean. Juxtu egun bat lehenago ‘El Liberal’ egunkarira bidalitako mezu batean bera eta beste kide batzuk onik zeudela jakinarazten zieten beren senideei.

Cano, Pedro

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Carbayo, Ramon

Bilboko Matilla Zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Chapela Carballo, Antonio

Alderdi Komunistako militantea. 1936/08/15ean Donostira bidalia dinamitari talde batean, Zirkulu Sozialistaren izenean. Bilboko Matilla zutabeko milizianoa zen Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Checa, Pedro

Asaltoko goardia Bilboko  zutabearekin Usurbilgo frontean 

Copa, Avelino

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Cuevas, Esteban

Bilboko  zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

De Miguel De Rivera, Francisco

Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan.

Diez Ruiz, Pedro

Deustuko Unibertsitateko 5º batailoiko 2º konpainiako milizianoa. Irailaren 9an, Usurbilgo frontean zela, Blas Egusquiza milizianoa artatu  eta Donostiako Gurutze Gorrira eraman zuen.

Diez, Eusebio

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Dupuy, Joseph

Alderdi Komunistako kidea, Internazionalista eta Granadiers-Bombardiers gisa aritu zen Usurbilgo frontean. 1937ko apirilean Alderdi Komunistako karneta, miliziano txartela eta gidatzeko baimena galtzen ditu, Euzkadi Roja aldizkarian agertzen den gisan. Horren ostean, 1938ean izan liteke Valentzian egotea, bertan donazio bat egiten duelarik “J Dupuy” izeneko norbaitek. 

Eguskiza Pellicer, Blas

Karrantzan (Bizkaia) jaioa, 37 urte zituen 1936an eta ezkondua zegoen. IRko kidea.  Deustuko Unibertsitateko 1. konpainiako milizianoa (4. batailoia, Deustoko 2. konpainiakoa gero). 1936/08/31ean Bilbotik Lasartera mobilizatu zuten. Usurbilgo frontean borrokan zebilela  zauritu zuten 1936/09/09an. Gurutze Gorriko ospitalean egon zen Donostiako ebakuazio egunera arte baina ezin izan zuten bertatik atera “oso larri baitzegoen eta kotxean hilko baitzen ebakuatzerakoan”. 

Elizondo Arozena, Esteban

Errenterian jaioa. 24 urte zituen 1936an. Ezkongabea, EAJ-ko militantea eta Euzko Gudarosteko kidea zen Loiolako milizietan. Zauritua izan  zen Zubietagain/Andatzako frontean 1936/09/05ean.

Errazkin, Inazio Maria

Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an. 

Espino Diez, Mariano

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Etxabe Artola, Manuel

Donostiko SOV-en afiliatua. 1936/09/11ean Usurbilgo frontean borrokan aritu zen.

Etxezar Garro, Eustakio

Urnietan jaioa 1908/12/07an jaioa Urnietan eta Lasarte-Orian bizitakoa. Jornalaria zen eta ehungintzan lanean zebilen. 1936an, Urnietako Fronte Popularreko alkategai izendatu zuten. Ezkongabea zen, JS-UGTko kidea eta Andatzako  milizian borrokan aritu zen 1936/08/25tik aurrera, hain zuzen, Usurbilgo Gerra komisaldegiko buruzagietako bat izan zen.

Lotura handia izan zuen Usurbilekin. Izan ere, Kalezarreko Kaskoenea usurbildar ezkertiarren zentroa ez ezik, lasartearrena ere zelako.

Usurbil kolpistek okupatu ostean, MAOC-1 Larrañaga batailoiko 1. Konpainiako 1. Sekzioko teniente zegoen. 1936ko abenduko bigarren hamabostalditik aurrera MAOC-2 batailoiko 1. Konpainiako Infanteriako teniente gradua eskuratu zuen. 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian oraindik ere batailoi horretan zdebilen borrokan. 28[0-1]26 Euzko Gudarosteko txapa zenbakia zuen.

1937ko udan Santandergo Gerra Komisaldegi Orokorrean kapitain gisa aritu zen eta horren ostean, desagertutzat eman zuten. Egiaz, atxilotua izan zen Santanderren. 1938ko azaroan hango espetxetik Ondarretakora lekualdatu zuten. Preso zegoela, hainbatetan ospitalera eraman behar izan zuten eta honelako batean, birika edema baten erruz, 1942ko martxoaren 1ean zendu zen atxilo zegoela.

Fernandez de Lekuona, Jose Maria

Zumarragan jaioa. 28 urte zituen 1936ean. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta Zumarragako batzokiko presidentea zen. Bere aita, Basilio, Zumarragako alkatea zen.

Komandante kargua zuen Euzko Gudarosteko Loiolako milizietan. Kandido Saseta komandantearen laguntzailea zen. Andatzako frontean zauritu zuten 1936/09/06ean. Saseta Batailoiko 3. ametrailadore konpainian gudari zegoen 1936/11/30ean. Legutioko frontean larri zauritu zuten 1936/11/31ean eta segituan hil egin zen. 1936ko abenduaren 2an hobiratu zuten Gernikan. 

Fernandez Medina, Ignacio

1908/07/31an jaioa Logroñon, Larramendi kalea 3 -n(Andoain) bizitakoa. Ezkondua, UGT-ko kidea eta Andatzan borrokan 1936/09/01etik aurrera (F. Aizpurua buru).

Fernandez Rodriguez, Jose

UHP Batailoiko eta Asarta konpainiako kidea. Andatzako mendi magalean hegazkinek jaurtitako metrailarekin zauritua 1936/09/12an 

Fernandez, (Jose) Luis

32 urte zituen 1936ean eta lubaki-egilea zen ‘Zapadores’ Batailoian. Zauritua izan zen Usurbilgo frontean 1936/09/05an urradura-muskular batekin eskuin hankan.  Bilboko Santo Hospital Civil-en artatu zuten. 

Fernandez, Angel

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Gambrina, Emeterio

Montalbokoa (Barakaldo). Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/05ean. 

Garcia Aldaia, Jose

Mugairen jaioa, Donostian bizi zen. 51 urte zituen 1936an. Ezkonduta zegoen eta 14 urteko alaba zuen. Donostiako udalzaina zen eta Udal Langile-Elkarteko kidea.

Irungo frontean borrokan aritu zen UHP Batailoian, Asarta konpainiarekin. 1936/09/12an buruan zauritu zuten San Esteban-Usurbilgo frontean. Donostiako Hotel Londresen zegoen Odol Ospitalera eraman zuten baina kolpistak hiria hartzeko atarian zeudela, zaurien larritasuna zela-eta, ezin izan zuten handik ebakuatu. 

Garcia Galan, Justo

1936/08/15ean Donostira bidali zuten dinamitari talde batean. Bilboko Matilla zutabeko dinamitari gisa aritu zen  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Garcia Garcia, Elias

Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Garcia Martin, Demetrio

1936/09/12an Usurbilgo frontean Sanidad MIlitar batailoiaren barruan. Geroago, Iparraldeko ejerzitoan Brigada kargua eskuratu zuen 

Garcia, Antonio

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean.

Garcia, Francisco

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Garcia, Santiago

Zumarragako milizietako kidea. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an. 

Garin Mutiloa, Pablo

Artileriako soldadua. 1936/09/08an,  Usurbilgo frontean metrailak eragindako zauri oso larrien ondorioz, segituan hil zen.

Garitazelaia Ricondo, Diego

Kastron (Kantabria) jaioa, 37 urte zituen 1936ean. PSOE eta UGTko afiliatuta. PS-UGTko 4. Batailoian miliziano gisa zegoen Usurbilen eta oinean zauritua izan zen 1936/09/07an. Egun berean, Donostiako Hotel Londresera eraman zuten eta handik hil bereko 11an Barakaldoko ospitalera lekualdatua izan zen. 1936/10/05ean eman zioten alta.

Gascon, Francisco

Eibarko milizietako kidea. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an. 

Gaston Suso, Vicente

1897/04/25an jaioa Sansolen, Orian bizitakoa. Ezkondua, UGT-ko kidea eta txofer lanetan 1936/08/25etik aurrera  borrokan Usurbilen.

Gil Gonzalez, Felipe

Usurbilen lubakiak egiten zebilela desagertu egin zen, hala adierazten du bere emazte Maria Fernandezek 

Godinez Avecilla, Jose

Kartagenan jaioa,  26 urte zituen 1936ean. Ezkongabea eta metalgintzako langilea. UGT eta SRI-ko kidea eta Bergarako milizietako sarjentua, Orioko destakamentuan. Sorbaldan  zauritu zuten Usurbilgo frontean 1936/09/06ean. Horren ostean, “Ciscar” destruktorean aritu zen kabo graduarekin.

Goenaga Ceberio, Juan Jose

Donostian jaioa 1918/07/06an eta bertako Zubieta kalean bizi zen. Ama usurbildarra zuen. Ezkongabea. 1936/08/25etik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa, Andatza frontean (M. Uranga buru).  

Gomez Alvarez, Cecilio

Bilbotik etorria. Erasoko Guardiaren buru zen eta teniente gradua zuen. 1936ko uztailean Donostia hartzeko kolpistek egindako lehen saiakeraren preso hartu zuten. Errepublikazaleek askatu zuten eta borrokan jarraitu zuen, besteak beste, Loiolako koartela eta Maria Kristina Hotela berreskuratzen. Usurbilgo frontean zegoen 1936/09/07an eta bertan hil zen, Lasarte ingurutan, eskuzko granada baten leherketarengatik. Hurrengo egunezn hileta omenaldi handia egin zioten Bilbon.  

Gomez, Baltasar

Usurbilgo Gerra komisaldegiaren barne, miliziano gisa, irailaren 11an.

Gonzalez Ayala, Maximo

Monasterion (Burgos) jaioa, Abanto-Zierbenan bizi zen. 1936an 29 urte zituen. Ezkongabea. PCE-ko kidea eta Dinamiteroen konpainian erroldatua. 1936/09/05ean  Bilbotik Gipuzkoara mobilizatua izan zen. Usurbilgo frontean zauritu zuten 1936/09/XXean. 1937ko maiatzean UGT-13 Barakaldo-Martinez de Aragongo (28. Batailoia) kide gisa agertzen da.

Gonzalez Gomez, Ramon

Cobedon (Lugo) jaioa. Abanto-Zierbenan bizi zen. 1936ean 31 urte zituen. Alderdi Komunistara afiliatua zegoen. Dinamiteroen konpainian borrokan ari zela zauritu zuten Usurbilen 1936/09/07an. 

Gonzalez, Gerardo

Artileriako soldadua. Metraila zauri oso larrien ostean, segituan zendu zen Usurbilgo frontean 1936/09/08an.

Gutierrez Garcia, Angel

Bilboko zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean. 

Heras, Bienvenido

Bilboko zutabeko 1.go konpainiako 3. sekzioko milizianoa Usurbilgo frontean.

Herrero Guadarrama, Tomas

Barakaldoko elkarte sozialistako milizianoa Usurbilgo frontean, bertan bere dokumentuak galdu baitzituen. 

Ibañez, Jose

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean.

Illarramendi Odriozola, Jose Maria

Errenterian jaioa. 1936an 28 urte zituen. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta Euzko Gudarosteko Loiolako milizianoa. 1936/09/05ean Usurbilen, Zubietagaineko frontean, zauritu zuten bizkarrean.

Inchausti Camajon, Ramon

Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Irizar Oregui, Esteban

Bergaran jaioa, langilea eta EAJko Loiola Bataioiko kidea. Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/11n 

Ituarte Iturrino, Angel

Zumarragakoa jatorriz, Mutrikun bizi eta Usurbilen burrukan egon zen. Herria ebakuatu zenetik, berririk ez. 

Ituarte Iturrino, Jose

Zumarragakoa jatorriz, Mutrikun bizi eta Usurbilen burrukan egon zen. Herria ebakuatu zenetik, berririk ez.

Ituarte Iturrino, Juanito

Zumarragakoa jatorriz, Mutrikun bizi eta Usurbilen burrukan egon zen. Herria ebakuatu zenetik, berririk ez.

Iturbe, Juan

Bilboko milizietako kidea. Zauritua izan zen  Usurbilgo frontean 1936/09/07an.

Euzkadi Roja Nº95 37-01-12 4. orr

Jenchea, Anastasio

Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua 1936/09/12an.

Laguna Arakistain, Juan

Bilbon jaioa. 1936an 25 urte zituen. Ezkondua eta alaba baten aita. Segurtasun eta Erasorako  Taldeko kidea zen. 1936/09/10ean, Mauser bala batek zauritu zuen oinean Usurbilgo frontean borrokan zegoela.

Landa, Martin

Elgoibarkoa izatez, Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua Usurbilgo Frontean 1936/09/07an.

Larrinaga Arrese-Igor, Maximo

1914/01/25an jaioa Iruran. Ezkongabea, nazionalista eta sukalde lanetan 1936/08/25etik aurrera Usurbilen.

Lazaro, Luis

Bilboko zutabeko 1.go konpainiako 3. sekzioko milizianoa Usurbilgo frontean. 

Lazaro, Santiago

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Lete, Jose

Errenteriakoa. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/05ean.

Llarena Gonzalez, Felix

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Lopez “Madriles”, Domingo

 Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Lopez Alonso, Emiliano

IR-Azaña milizietako kidea. Lasarten zauritua 1936/08/15ean eta Usurbilen artatua.

Lopez Villanueva, Manuel

1936/08/15ean Donostira bidalia dinamitari talde batean, Zirkulu Sozialistaren izenean. Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan.

Lopez, Lucio

Bilboko Erasoko Guardiako kidea. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07.

Lozano Portugal, Manuel

1936/08/15ean Donostira bidalia dinamitari talde batean, Zirkulu Sozialistaren izenean. Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

M. Chamorro

Portugaleteko zutabeko burua  Usurbilgo frontean 

Maniega Vazquez, Abel

1936/08/15ean Donostira bidalia dinamitari talde batean. Bilboko Matilla zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara borrokatzera.

Manillas Alvarez, Jose

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Manterola Martiarena, Federiko

Villabonan jaioa. 1936an 22 urte zituen eta jornalaria zen. Zorrozan bizi zen. JSUn afiliatua, Errenteriako MAOC-eko kidea eta Larrañaga Batailoiko kidea izan zen. Usurbilen borrokan hil zen, 1936/09/13an, 22 urterekin

Marco Gantxegi, Pedro

Bergaran jaioa. 1936an 21 urte zituen. Ezkongabea. EAJ-ko kidea. Andatzako frontean zauritu zuten 1936/09/20an. Euskaditik ebakuatua 1936/10/22an 

Martin, Abel

Errenteriakoa. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/05ean.

Martinez Magallon, Cesareo

Tarazonan (Zaragoza) jaioa, Hernanin bizitakoa. Alderdi Komunistako afiliatua eta Usurbilgo milizietako kidea (Dragones Batailoiko  4. konpainiakoa). Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/12an. 

Martinez, Basilio

Asaltoko guardia Bilboko zutabearen barnean Usurbilgo frontean. 

Matilla Perez, Atilano

1901/02/13an jaioa. Asaltoko guardia Bilboko zutabearekin  Usurbilgo frontean.

Maza Gomez, Toribio

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Mendibil, Alejandro

Usurbilgo milizietako kidea. Zauritua 1936/09/12an.

Meranza, Juan

Bilboko Erasoko Taldeko kidea. Zauritua izan zen Usurbilgo frontean 1936/09/06an.

Milo, Segundo

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Miñambres Cuezba, Jose

Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Miranda, Marcelino

Bilbokoa. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/05ean.

Montoya, Jesus

Usurbilgo milizietako kidea. Teniente eta Alferez karguak izan zituen. Zauritua izan zen Andatzako frontean 1936/09/06an.

Moreno Blazquez, Angel

Bergarako milizietako kidea Usurbilgo frontean burrukan 

Muelas Lafuente, Maximo

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean.

Muguruza Lizaso, Kosme

Bergaran jaioa. 23 urte zituen 1936an. Bergarako milizietako kidea, Orioko destakamentuan borrokan. 1936/09/06ean  zauritua izan zen Usurbilgo frontean eskuzko granada baten leherketaren ondorioz. Hotel Londres-ko ospitalean ingresatu, Altzolara ebakuatu eta  Basurtoko ospitalean ingresatua 1936/10/13an.

Mujika Sistiaga, Juan Jose

Pasaia Donibanekoa. 1936an 23 urte zituen. EAJko milizietako kidea zen. 1936/09/07an zauritua izan zen Usurbilgo frontean (Andatza) .

Muñoz, Antonio

Bilboko zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean.

Muñoz, Emilio

Bilboko zutabeko sargentua Usurbilgo frontean. 

Murgia Gotxi, Manuel

Bilbon jaioa, 40 urte zituen 1936an. Ezkondua. Lutxanako milizietako kidea. Bilbotik mobilizatua 1936/09/05ean, Jose Luis Gascon Donallo milizietako alferezaren aginduetara. Usurbilgo frontean jasotako zaurien ondorioz, Donostiako Ospitale Zibilean hil zen 1936/09/07an.

Muro Gonzalez, Mariano

Deustoko Unibertsitateko Milizietako kidea. Irailaren 5ean atera zen Gipuzkoako frontera. 1.162 zenbakiarekin erregistratua Deustoko Unibertsitateko Milizietan 4. Konpainiako 2. Sekzioko kidea. Usurbilgo frontetik irten zen irailaren [2]5ean. 

Muxika Uranga, Lorenzo

Errenterian jaioa, 30 urte zituen 1936an. Ezkongabea. EAJ-ko militantea eta Euzko Gudarosteko kidea Loiolako milizietan. Sorbaldan zauritua izan zen Andatzako frontean 1936/09/05ean.

Navarro Indurain, Vicente

Donostian jaioa, 43 urte zituen 1936an. UGTn afiliatua zegoen. UHP Batailoiko Asarta Konpainiako kidea zen. 1936/09/12an Usurbilgo frontean, San Estebanen zauritu zuten. Hurrengo egunean Donostiako Hotel  Londrese-ko ospitalean ingresatu zuen metraila zauriekin. Urriaren 7an alta eman zioten Elorrion. 

Negrete Hernando, Abel

Asaltoko guardia konpainiako sargentua Usurbilgo frontean. 

Nuñez, Eugenio

Bilboko zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Odriozola Salaberria, Francisco Maria Lesmes

Errenterian jaioa 1902/1/31an. Isabel Santamarta 24 urteko pasaitarrarekin ezkondua zegoen eta Maria alaba ere bazuen.  Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/05ean. 1939/12/15ean Erregistratu zuten bere heriotza eta Errenteriako hilerrian hobiratu. 

Olasagasti Arozena, Markos

Milizianoa. Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/05ean, 16 urterekin. 

Orcajo, Luis

Usurbilgo frontean egondako milizianoa, iraila erdian 48 orduko baimen baten jabea 

Ortiz Diaz, Fernando

Abanto-Zierbenan jaioa eta bertan bizitakoa. Meatzaria. Ezkongabea. UGT-ko kidea eta milizia sozialistan erroldatua 1936/09/07an. Bi egun geroago Gipuzkoako frontera mobilizatua izan zen eta Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/12an, 30 urterekin.

Ortiz Gonzalez, Jose

El Regatokoa (Barakaldo) jaiotzez, Gallartan bizi zen bere ama Rosarekin (alarguna). 23 urterekin, ezkongabea eta jornalaria zen. Sarjentua zen UGT-ko milizietan.  Estenaga (Txaldatxur) posizioan hil zen lehen lerroan, 1936/09/07an. Bere gorpua ezin izan zen berreskuratu.

Pellon, Guillermo

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Pellon, Luis

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Peña, Antonio

 Usurbilgo milizietako kidea. Deustuko Unibertsitateko milizian Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an.

Pereira Valcarcel, Eladio

Miliziano gisa Usurbilgo frontean. 

Perez, Casimiro

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Perez, Jose

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Perez, Luis A.

Eustakio Etxezar komisarioaren laguntzaile gisa Usurbilgo frontean.

Perez, Narciso

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean.

Piedra[s] Murias, Valentin

1936/08/15an Donostira bidalia dinamitari talde batean . Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Portugal Alonso, Luis

Errenteriakoa. 21 urterekin ‘Milicias Populares’ Batailoian alistatu zen. Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/05ean. Gorpua Errenteriara eraman eta bertako hilerrian hilobiratu zuten. 

Ramirez, Braulio

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Retenaga Bengoa, Hilario

Lezon jaioa. 1936an 23 urte zituen. Ezkongabea.  EAJ-ko militantea eta Euzko Gudarosteko kidea Loiolako milizietan. 1936/09/05ean zauritua izan zen Zubietagaineko frontean (Usurbil). Geroago 17. Batailoi 7. Brigadako Teniente izandakoa.

Rodriguez Campos, Gerardo

Donostian jaioa, Artilleria Astuneko 3. Erregimenduko milizianoa. Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/07an, 17 urte zituela.

Rodriguez, Miguel

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Rojo, Patricio

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Romero, Pablo

Gallartako “Vicente Rubio” dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Saez Asarta, Jose

Donostiako milizianoa. Usurbilgo frontean hil zen 1936/09/07an.

Sagastume Lasa, Jose Maria

1913/02/20an Alegian jaioa eta IRko kidea. Kolpistak Alegin sartzerakoan Donostira ihes egin zuen. Azaña Batailoian borrokatu zuen Usurbilgo frontean. 1937an Bilbo okupatzearekin bat, Azaña utzi eta Perezagua batailoian txertatu zen, Kabo izatera iristera. Santoñan 1937/08/26an atxilotu egin zuten eta 1937/09/23an Duesoko konzentrazio esparrura lekualdatu zuten. Ondarretara lekualdatua izan zen 1939/05/25an eta 1941/05/07an baldintzapeko askatasuna. Azkenik, 1943/08/26an behin-betiko askatasuna lortu zuen  

Salegi Arregi, Eusebio

Mutrikun jaioa. 1936an 25 urte zituen eta Mendaron bizi zen. Ezkongabea, UGT sindikatuan afiliatua eta Eibarko Amuategi Batailoiko kidea. Usurbilgo frontean zauritu zuten 1936/09/08an. 

Sanchez Garcia, Ubaldo

Bilboko Matilla zutabeko burua Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan. 

Sanchez Gardoqui, Benedicto

1936/08/15an Donostira bidalia dinamitari talde batean, Zirkulu Sozialistaren izenean. Bilboko Matilla zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. Galdamesetik abiatu ziren Gipuzkoara burrukan.

Sansinenea Almandoz, Luis

Euzko Gudarosteko eta Loiolako komandantziako burua, Usurbilgo frontean buru, Irailaren lehen hamabostaldian. Ondoren, Urkizu-Bidaniako frontean Irailaren 18an. Irailaren 24ean Elgetan lehen lerroan zegoen. Geroago, Itxarkundia batailoiko komandante izandakoa.

Santa Cruz, Ramon

Oñatikoa. Usurbilgo frontean zauritua 1936/09/05ean.

Sañudo, Dimas

Asaltoko guardia Bilboko zutabearekin  Usurbilgo frontean. 

Sanz, Felix

Bilboko zutabeko milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Sanz, Mariano

Miliziano gisa Usurbilgo frontean. 

Saseta Etxeberria, Kandido

 Hondarribian jaioa 1904/12/13an. Militarra zen eta jeltzalea. Gerra lehertu zenean, Gipuzkoako defentsa antolatzeko agindua jaso zuen. Azpeitiako Komandatziaren buru, Asteasutik Zizurkil tarteko defentsa lerroa eratu zuen, besteak beste. 1936ko abuztuan-irailean, Andatza, Andatzarrate eta Zarateko Bentako gudariak gidatu zituen. Hain zuzen, 1936/09/05ean zauritua suertatu zen Andatzako frontean.  

Lekeitio, Eibar, Ubidea, Intxorta eta Otxandion ere ibili zen borroka gidatzen. 1937an otsailean, 32 urterekin, komandante egin zuten. Asturieseko frontera bidalia, Areces-en hil zen borrokan 1937/02/23an eta berarekin batera beste 187 gudari, gehienak gipuzkoarrak.

 

Sebastian, Pedro

Asaltoko guardia Bilboko  zutabearekin Usurbilgo frontean 

Simon, Emilio

Usurbilgo frontean egondako milizianoa, iraila erdian 48 orduko baimen baten jabea

Sobrado Garcia, Nemesio

Zierbenan bizi zen. Deustuko Unibertsitateko milizietako kidea. 1936/09/05ean Gipuzkoara mobilizatu zuten. Bi egun geroago zauritu zuten Usurbilgo frontean.

Sopelana, Avelino

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Tapioles Llamas, Maximino “El Negus”

Barcial del Barcon (Zamora) jaioa 1907/06/04ean. Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. Egun batzuk geroago, Legazpiko fronteko burruketan hil zen 1936/09/18an eta bertan lurperatu zuten

Totorika Uriagereka, Anjel

Trapagaranen jaioa, 29 urte zituen 1937an. Ezkondua, sozialisten aldekoa. Deustuko 4. Batailoiko 1. Konpainiako kidea zen. 1936/09/10ean zauritu zuten Usurbilgo frontean.

Ugarte Plaza, Jose

Tolosakoa. Miliziano gisa, Usurbilgo frontean burrukan egondakoa.

Urroz Fernandez, Ricardo

Donostian jaioa. 18 urte zituen 1936an. CNT-ko milizietako kide. Bakunin Batailoiko 2. konpainiako milizianoa. Aginagan zauritu zuten 1936/09/15ean.  Ondoren, Capitan Casero 52. Batailoiko kabo izan zen.

Vallejo, Matias

Bilboko zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean. 

Valles, Eugenio

Bilboko Guardia Zibila. Zauritua Usurbilgo frontean 1936/09/07an.

Vazquez, Angel

Abanto Zierbenako dinamitarien zutabeko milizianoa Usurbilgo frontean 

Veguillas, Teodoro

Bilboko Matilla zutabeko Zugaztietako dinamitarietako milizianoa  Usurbilgo frontean. 

Verdugo Saez, Mariano

Union de Hermanos Proletarios (UHP) Batailoiko Asarta konpainiako milizianoa. 1936/09/13ko gaupartean zauritua izan zen Andatzako magaleko parapeto batean. Altzolako ospitalera eramana izan zen eta alta jaso zuen Bizkaiko ospitaleren batean 1936/10/20ean 

Vidal Cabero, Froilan

UGT eta PCEra afiliatuta. Irailaren 1etik 16ra arte Deustuko Unibertsitateko 1º konpainiako ofizialordea (PS-UGTko 4. Batailoia bezala ere ikusia) Usurbilgo frontean borrokan. Bilboko  zutabeko sargentua Usurbilgo frontean. Esteban Salsamendi batailoian burrukan. Santandergo erretiradan desagertua Sub-ofizial kargua zuelarik. 1937/08/26ean 

Villanueva, Leocadio

Deustuko Unibertsitateko “Comunicaciones y Maudillo Jambrina”-ko milizianoa. Irailaren 9an, Blas Egusquiza(Usurbilgo frontean zauritua) milizianoa artatu  eta Donostiako Gurutze Gorrira eraman zuen.

Villar, Juan

Bilboko Erasoko Guardiako kidea. Usurbilgo frontean zauritua izan zen 1936/09/08an.