Ezin izan dugu 1936ko Gerra pairatu zutenen testigantza zuzenik jaso, zoritxarrez. Denboraren joanak herriko guztiak desagerrarazi ditu fisikoki, baina horien oinordeoak hortxe izan ditugu, hitz egiteko prest. Hala, usurbildar ugari elkarrizketatu dugu, eta euren gurasoek edo aitona-amonek kontatutakoa helarazi digute. Jada gure artean ez izan arren, bizipenen bidez, eurengan bizi direlako. Fusilamenduak, jazarpenak, erbestea… Pasarte […]
Ezin izan dugu 1936ko Gerra pairatu zutenen testigantza zuzenik jaso, zoritxarrez. Denboraren joanak herriko guztiak desagerrarazi ditu fisikoki, baina horien oinordeoak hortxe izan ditugu, hitz egiteko prest.
Hala, usurbildar ugari elkarrizketatu dugu, eta euren gurasoek edo aitona-amonek kontatutakoa helarazi digute. Jada gure artean ez izan arren, bizipenen bidez, eurengan bizi direlako. Fusilamenduak, jazarpenak, erbestea… Pasarte gogorrak denak, belaunaldiz belaunaldi ahoz helarazitakoak, askotan isilpean, kasik ezkutuan geratu zirenak.