Andatzako frontea

1936ko uztailaren 18an estatu kolpe militarra hasi zuten Gipuzkoan, baina erakunde politiko eta sindikalek errepublikar Gobernuen alde erantzun tinkoa eman zuten. Hala, lurraldeko hiriburua bihurtu zen Nafarroako gudaroste faxisten lehen helburu militarra.

Hurrengo asteetan, eta Gipuzkoako hainbat puntutan, estatu golpearen aldeko unitateek pixkanaka aurrera egin zuten Donostiarantz. Bide hau ez zen batere erraza izan, eta horren lekuko dira Erlaitz edo Irungo guduak, besteak beste.

Usurbilgo biztanleria ez zen gerra-testuinguru horretatik kanpo geratu. Andatza mendia eta haren inguruak defentsa leialaren puntu garrantzitsu bilakatu zituzten 1936ko abuztuaren amaieran. Handik astebete eskasera, dokumentatuta dugu borroka-fronte horretako lehen tiroketa: faxistek Donostia okupatu zutenean, erasoaldia antolatu zuten sektore horretan. Hala, irailaren 15ean, hain justu, demokraziaren aurkako indarrek aurrera egin zuten Andatza menditik gertu zeuden posizioetaraino, eta, hurrengo egunean, gobernuaren azken posizioak hartu zituzten mendi horretan. Mendi garaiera gotortuok menderatuta, ordu gutxiren buruan iritsi ziren faxistak hurbilen zeuden herrietara: Usurbil eta Aginagara.

Lubakien indusketak

Andatzako lubakiak berreskuratzeko, 2022 eta 2023an indusketa arkeologikoak burutu genituen eta ehunka bala-zorro eta hainbat objektu azaldu ziren, bertan izandako borroken gogortasunaren lekuko. ‘Andatzako Oroimen Ibilbidea‘ ere seinalizatu dugu Usurbilgo ondare historiko hau ikusgarri egiteko.

Hemen lan arkeologikoen bideoa:

Andatzako borrokalariei eskainitako abestiak

Andatzako frontea – Testuinguru Historikoa