Plaka-jartzea, Aginagako hilerrian
Jose Mari Furundarena Begiristain usurbildar fusilatuaren omenezko ekitaldia antolatu zuen elkarteak 2022ko martxoaren 19an Aginagako hilerrian. Senitarteko ugari batu ziren omenaldian, tartean, hildakoaren arrebetako bat, hain justu. Ekintza xume eta polita izan zen, non Furundarenaren memoria gogorarazteko plaka ere jarri baikenuen bere panteoian.
Familiako ordezkari batez gain, Usurbil 1936 elkarteko kide batek eta Usurbilgo alkateak hartu zuten hitza. Baita Furundarenak militatatzen zuen EAJ alderdiko herriko ordezkari batek ere.
Gure aurreneko memoria gunea ezarri genuen ekitaldi honekin, usurbildar fusilatuen oroimena berreskuratzeko elkartearen xedeei jarraikiz.