Lurrak badaki
Andatzatik
tiroen hotsak
dakartza oihartzunak
Bordatxotik
oihu isil bat
da entzuten duguna
Aitortza adabaki
Oroimena lubaki
nor ziren, non dauden
lurrak badaki
Zuek hilda
desagertua
nahi zen defentsa duina
Baina orain
guk daramagu
zuen hezurren muina
Aitortza adabaki
Oroimena lubaki
nor ziren, non dauden
lurrak badaki
Historiaren zati
eredu bat izaki
nor ziren, zer ziren
herriak (ba)daki
Egilea: Ixak Arruti (2021)
Hitzak: Oihana Iguaran (2021)
Andatza 1936
Iraila hasiera 36. urtean
Zerua lainotuta ikusmira itzalita
Azken agur doinuak eta azken besarkadak
Fusilak eskuetan eta familiak gogoan
Andatzatik barrena 15 egun luzean
Saseta defentsa da herriaren iparrorratz
Faxisten lurrikara gure indarren aurrean
Usurbilen ehundaka gudari dena ematera
Kantu honen doinua nahi dizuegu eskaini
Hotzikaren aurrean zuen duintasunari
Gure nortasunak jarrai dezan bide hori
Hurrengo irrintziak ere askatasunari
Lubakietan zehar kea begien artean
Miña ta amorrua hortzak estutzerakoan
Etxekoak borrokan bihotzak azkar taupaka
Harro gaude zuetaz esker mila gaur zuentzat
Kantu honen doinua nahi dizuegu eskaini
Hotzikaren aurrean zuen duintasunari
Gure nortasunak jarrai dezan bide hori
Hurrengo irrintziak ere askatasunari
Egileak: Jon Mikel Azpiazu, Malen Azpiazu, Luken Arkarazo, Jokin Irastorza. (2021)
Manuel Goenagak kontatutakoa
Nazionalak tiroka hasi ziren
Artoan barrena korrika joan ginen
Asturiar lurreko mendi kaxko batean
Gotortu egin ginen
Gogor ari ziren tiroka etengabe
Gu munizio gabe mendi kaxko batean
Bala itsu batek zauritu egin zuen
Ugarte gaztea Usurbilgo seme
Egarri zela, ura nahi zuela
Larri zegoen
Biren artean jaitsi genuen
Anbulantziak eraman zuen
Lehen lerroan jarraitu genuen
Handik gutxira jakin genuen
Aviles aldean erori zela
Ugarte gaztea Usurbilgo seme
Gerra baino lehen herriko jaietan
Soinu-jolea zen
Taldea: Bide Ertzean (2006)
Letra eta musika: Imanol Ubeda
Jon Maia Soria, bertsotan. ‘Izan zinetelako gara’ ekitaldirako.
Ez dira soilik lubaki batzuk
ez dira soilik hezurrak
ez dira soilik bazterkeria
legeak ta gezurrak
auzolanean urtuko dira
ahanzturaren elurrak
injustizia ta amorrua
isiltasuna, bildurrak
kendu ditzagun gainetik eta
hitz egin dezala lurrak
Orain entzuten al dituzue
ziztuak bala hotsenak
eta oihuak eta negarrak
ta guda garrasi ozenak
kanporatuak, fusilatuak
hobiak, ontziak, trenak
oroit ditzagun borroka haietan
joan ziren haien izenak
memoriaren zaindari izan
gaitezela gatozenak
Jon Maia Soria sortzaileak egindako bertsoen bideoa, Andatza inguruko lubakietan filmatuta, 85. urteurren ekitaldirako. (2021)