Artxibategietatik, erakundeetatik edota norbanakoen bidez eskuratzen joango garen dokumentuak ikusi ahal izango dira atal honetan, beti ere gure herriarekin zer ikusia zuzena dutenek lehenetsiz.
Kolpistek herrian sartu eta beren aldeko udala jarri zuten. Alkate Jose Antonio Maioz izendatu bazuten ere, egiaz agintea zuena Francisco Kalparsoro ‘Patto’ zen, Usurbilgo Falangeko buruaGerra garaian herritik kanpora ateratzeko agiri hau (salbokonduktoa) behar zen. Bere seme presoak (Unanue-Alzaga) ikustera joateko behar zuen Agerreazpiko Gregoria Alzagak.Orioko Falangeak Usurbilgoari zuzendutako faktura banderak ordaintzeko. Txokoaldeko Simonea taberna berriro zabaltzeko baimena ukatu zioten Raimundo Illarramendiri nazionalista izateagatikUsurbilgo Falangeari egindako ordainagiria karnetengatik Usurbilgo Falangeren bazkidetza txartelak. 1936-1937Manuel Goenagak jasotako ziurtagiri bat. Usurbilgo milizia kuarteleko dokumentu batKalezarreko Portaleko Joxe Ramon Aizpuruak 300 pta.ko isuna jaso zuen 1938an Falangeko ‘Auxilio Social’ egiturako emakume batek, diru-bilketa egiten ari zela, bularrean jarri nahi zion ikurtxoa errefusatzeagatik eta euskaraz bere buruari jartzeko esanagatik. Arg. ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 388. orria – Josu TellabideFrancoren ejerzitotik lizentziatu ostean ere, soldaduak urteetan egoten ziren erreserban. Urtero ikustatu behar zuten udaletxean edo Guardia Zibilaren postu batean. Bitxia da Aginagan postu bat jartzen zutela, seguru asko ibiltaria.Indar abertzaleak batuta, Errepublika defendatzeko euskal miliziak sortzea erabaki zuteneko agiria. Herri askotan, Usurbil barne, abertzale eta ezkertiarrek bat egin zuten milizietan faxistei aurre egiteko. (Gerra Zibila Gipuzkoan- 1936 IV tomoa — Iñaki Egaña)