Gerraren Zertzeladak

HAMAR GAKO


1936/07/18

Estatu kolpe saiakera Espainiako II Errepublikaren aurka. Kolpistek porrot egin ostean, gerra hasi zen. Hurrengo asteetan errepublikazaleek  eragindako bi hildako izan ziren udalerrian.


1936/08/25

Errepublika defendatzeko miliziak antolatzen hasi ziren Usurbilen ere. Hainbat alderdi edo sindikatuko kidek (EAJ, IR, ANV, SOV…) eta inolako afiliaziorik gabeko herritarrek izena eman zuten, tartean lau emakumek.


1936/09/01 – 1936/09/17

Bi astez bonbardaketak eta borroka gogorrak izan ziren Andatzan eta Arratzain aldean Errepublika defendatzen zutenen eta haren kontra egin zutenen artean. Gutxienez 19 hildako eta 55 zauritu izan ziren errepublikazaleen aldean. 


1936/09/18

Egun batzuk lehenago Donostia hartu ondoren, militar eskuindarrak Usurbil okupatu zuten Mendizorrotzetik barrena sartuta. 


1936/09/18

Dozenaka usurbildar alde egin zuen herritik errepresioa saihesteko edota Errepublikaren alde borrokatzeko. Gutxienez, 12 herritarrek bizia galdu zuten ahalegin horretan. 


1936/09/21

Bozen bitartez hautatutako udalbatza desegin eta Jose Antonio Maioz Manzisidor buru zuena ezarri zuten kolpistek.


1936/10/01 – 1936/11/10

1936ko urriko lehen egunetik azaroaren 10era, zazpi herritar fusilatu zituzten inolako epaiketa eta defentsa eskubiderik gabe.


1936/11/20

Burgosko Agintaritza Militarraren aginduak jarraiki, erregimen militarrarekiko udal-langileen leialtasuna aztertu ostean, zenbait langile kaleratu zituzten.


1937 – 1939

1937-1939 bitartean, hamalau bat usurbildar hil ziren Francoren aldean, haietako asko halabeharrez soldadu eramanak izan ostean.


1936 – 1942

1942ko otsailean, hamar lagun (usurbildar, zubietar eta lasartear) atxilotu zituzten  faxistek preso zituztenak laguntzeagatik. Ondarretako espetxean hartutako argazkia.