Tolaretxipi Eskamendi, Roke

Usurbilen jaioa 1916/05/28an, Txikierdiko Asteasuain-Berri baserrian bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra Komisaldegiko 3. eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). Urte bereko urrian, berriz, MAOC-1 Larrañaga Batailoian  zegoen. Abenduko bigarren hamabostalditik aurrera, MAOC-2 batailoian, 1. konpainian agertzen da.

1937ko urtarrilean Euzkadi Roja Alderdi Komunistako aldizkarian Euzkadiko Gazte Sozialista Batuen Federazioak (FJSUE)  deialdia egiten zaio, beste hainbat usurbildarri bezala, karneta berria jasotzera pasatzeko.

1937ko martxoaren 2. hamabostaldian, MAOC-2 Gipuzkoan zebilen borrokan 1. konpainian soldadu gisa (28.036 zkia.) 

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F111

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F198

Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER M 1 F1

Euzkadi Roja 1937/01/11 – 95 zka.  4.orr

Argazkia: familia

Gudari eta Milizianoak