Agirre Goitia, Jaxinta

*’Usaskue’ baserriko alaba. 31 urte zituen 1937an, hain justu. Usurbilen bizi zen gerra hasi zen arte. Jose Aburruza Otegi senarra milizianoa zen, eta Andatzan hil zitzaion kolpistak borrokatzeko prestaketa-lanetan zebilela. Matxinatuak Gipuzkoa hartu zutelarik, Jaxinta eta bere seme-alabek, Josek eta Kontxik Aburruza Agirre, Usurbildik ihes egin behar izan zuten. 

1937/04/20an Getxoko Santa Maria kaleko 21. zenbakiko 2. solairuan errefuxiatu ziren.

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Histórica PS Santander 306 E5 F4

Argazkiak: familia eta ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 410 orria

Erbesteratuak Emakumeak gerran

Jacinta Agirre bere seme Joxe eta alaba Kontxirekin
Jose Aburruza eta Jacinta Agirre
Jacinta Agirre bere senarra Jose Aburruzarekin eta Jose eta Kontxi seme-alabarekin gerra aurretik
Jaxinta Agirre Goitia