Aburruza Otegi, Maurizio

Anoetan jaioa 1905/12/28an. Lasarte-Oriako Kale Nagusian bizi zen. Ezkondua. Xaboigintza enpresa batean ziharduen lanean. Izquierda Republicana-ko kidea zen eta 1936/08/25tik, Usurbilgo Gerra komisaldegiko milizianoa. Euzkadiko JSU eta UGTn afiliatua zegoen.

Santandergo frontean desagertu zen. Bere alaba Pilar Aburruza Garroren testigantzaren arabera, familiak uste du kolpistek preso hartu zutela eta gerora beren alde borrokatzera behartu. Hori pentsarazten dio handik urteetara estatu frankistak pentsio bat ematen ziolako gerra-elbarri izateagatik.

Hain zuzen, Pilar alaba (orduan hilebeetako haurra) eta bere ama Elena Garro Bizkaia aldera jo zuten faxistak Lasartera iristear zeudela. Etxera itzulita, familia Usurbilgo Larbain etxean bizi izan zen urteetan.

Iturria:

CDMH fitxak: SM C1397 F53 – PS BILBAO 93 E1 F203

‘Lasarte 1936-48- Testigantzak’ liburuan . 37-40 orrialdeak (Pilar Aburruza Garro) + argazkia

Gudari eta Milizianoak Zaurituak