Agirre Goitia, Jaxinta
*’Usaskue’ baserriko alaba. 31 urte zituen 1937an, hain justu. Usurbilen bizi zen gerra hasi zen arte. Jose Aburruza Otegi senarra milizianoa zen, eta Andatzan hil zitzaion kolpistak borrokatzeko prestaketa-lanetan zebilela. Matxinatuak Gipuzkoa hartu zutelarik, Jaxinta eta bere seme-alabek, Josek eta Kontxik Aburruza Agirre, Usurbildik ihes egin behar izan zuten.
1937/04/20an Getxoko Santa Maria kaleko 21. zenbakiko 2. solairuan errefuxiatu ziren.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Histórica PS Santander 306 E5 F4
Argazkiak: familia eta ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 410 orria