Aizpurua Illarramendi, Demetrio
Usurbilen jaioa 1923/12/19an. Zubietarra. 1942/02/16ean atxilotu eta Donostiko kartzelera eraman zuten, inkomunikazio egoeran. Angel Aliri Añorgaren espediente berean txertatu zuten eta hilabete luzez eduki zuten atxilo, baina ez zuen Gerra Kontseilurik pairatu. 1942/09/12an aske geratu zen.
iturria:
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ03588 – 0005