Altzibar Gorostola, Jose Maria
* Mutrikun jaioa 1890/02/11n. Itziarko (Deba) apaiza zen. Karlista zen. Diotenez, errepublikazale ezkertiarren aurkako sermoi erasokor baten ostean, anarkistek atxilo eraman eta 1936/08/11n tiroz erail zuten Orio eta Usurbilgo mugan, Botaleku inguruetan. Sarikola altokiaren ertzean tirokatu zuten eta ‘Itzao’ baserrikoek jaso zuten bere gorpua Oria ibai-ertzetik. Mutrikuko hilerrian hilobiratu zuten geroago.
iturria:
Archivo Histórico Nacional, FC Causa Gral., 1334, exp.2
Debako udaleko eta E. Aia Goñi abokatu fiskalaren informeak
‘1936 Gerraren ubera Orion’ liburua, 146. orria