Aliri Añorga, Angel

Zubietarra. Gerra amaitu eta gutxira, 1939/06/05ean, Arapiles 7. Mendi Batailoiko auto gidari izendatu zuten. 1942ko otsailean, beste hamar kiderekin batera atxilotu egin zuten propaganda abertzalea egin eta Lasarte, Usurbil eta Zubietan EAJren baitako laguntza sare bat sortzeagatik eta alderdia berreraikitzeko saiakera egiteagatik. Gerra kontseilua izan zuten 1942an eta hiru urteko espetxe zigorra eta 10.000 pzta.-ko isuna ezarri zieten.

Madrilen hil zen 2010/02/25an eta Fuencarralgo hilerrian hobiratua izan zen.

Iturria:

AIRMN, sumarísimo ordinario 4177/42

Argazkia: ‘Herriak Badaki’ liburutik (Manu Aranburuk emana)

Errepresaliatuak

Ondarretako espetxean 1942. Manuel Sagardia (1) eta Angel Aliri (2)