Aranburu Sagardia, Antonio
Usurbilen jaioa 1920/06/13an. Udaletxeko eraikinean bizi, aita bertako alguazila baitzen. Ezkongabea, EAJ-ko kidea eta 1936/08/25tik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 3. Eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). Oso gaztea izanik ere, segituan lotu zen borrokara eta, besteak beste, Bidania eta Goiatz ingurutan ibili zen.
Faxistak Usurbil hartu zutenean, frentera joan zen eta MAOC-1 Larrañaga Batailoian borrokan aritu zen 1936 urrian Bizkaia aldean. Itxarkundia Bataloian Manuel Goenaga usurbildarrarekin topatu zen. Kolpistek Bizkaia bereganatu zutenean, Oviedora jo zuen. Han hornidura oso eskasa zuten eta gaizki pasa zuten.
(Bere seme Manu Aranbururen testigantza lantze-fasean)
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F
Antonio Aranburu eta Manuel Goenagaren testigantza (Noaua 2005/07/22 14.orr)
Euzkadi Roja nº95 37-01-12 4.orr
Aragazkia: familiak