Aranburu Sagarzazu, Jose Antonio
Usurbilen jaioa, 23 urte zituen 1933an. Kalezarren bizi zen. Lasarteko Michelin fabrikan langile izandakoa. UGT-ko afiliatua eta Lasarteko Fronte Popularreko komiteko kidea. Pistolarekin goardiak egin zituen eta Julian Azpiroz Usurbilgo parrokoa atxilotzera joan zenetako bat izan zen.
Durangora joan zen kolpistek herria okupatu zutenean eta bertan UHP batailoian alistatu zen. Ondoren MAOC-2 Gipuzkoa Batailoi komunistan parte hartu zuen fronte ezberdinetan. 156 Brigadako 3. Batailoiko Brigada izan zen, Reinosan (Kantabria) 1937/08/27an atxilotu zuten arte. Horren ostean, Ondarretako kartzelara lekualdatu zuten eta 1943an bere kondena amaitu bazuen ere, ez zuten 1946/09/04ra arte askatu.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER D 7 F31
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ03639_0043