Arana Etxenagusia, Juliana
*Usurbilen jaioa 1921/01/14an. Gerra garaian Andoainen bizi zen alargundutako amarekin eta bere bi anaiekin: Jose eta Manuel. Gerra hasieran familia Oriora joan zen, baina faxistek Gipuzkoa hartu zutenean, Andoainera itzuli ziren. Beste emakume batzuekin batera, ilea moztu egin zioten Julianari.
Bere anaia Jose, UGTko afiliatua, desagertu egin zen eta, datu guztien arabera, Hernanin fusilatu zuten. Manuel, berriz, soldadutzara eraman zuten kolpistek, baina hilabete gutxiren ostean gaixorik itzuli zen etxera eta 1937an hil egin zen tuberkulosiak jota.
iturria:
Libro: ‘Historia oral: la voz dormida en la memoria’, 230. orria Xabier Lasa Bergara. 230. Orria (2006)
Argazkia: Xabier Lasa (Andoain)