Arana Etxenagusia, Jose Manuel

Usurbilen jaioa 1918/12/23an. Gerra garaian familia Andoainen bizi zen. Kolpistek frontera mobilizatu zuten 1937an eta hilabete batzuetara etxera bueltatu zuten, gaixorik. Tuberkulosiak jota bi urte pasa ondoren, 1939/06/07an hil zen.

Bere anaia Jose, Lasarten 1914an jaioa, UGTko afiliatua eta bera bezala Subijanako langilea, desagertu egin zen 1936ko azaroan eta zantzu guztien arabera,  Hernanin fusilatu zuten 1936ko bukaera eta 1937ko hasiera tartean.

Arreba Julianari (Usurbilen 1921ean jaioa), berriz, matxinatuek ilea moztu zioten herrira itzuli zirenean.

Iturria:

Liburua ‘Ahozko historia: Oroimenean lokartutako ahotsa’, 512. Orria – Xabier Lasa Bergara (2006)

Argazkia: Xabier Lasa (senideek emana)

Hildakoak edo desagertuak