Arriaga Arrillaga, Luziano
Usurbilen jaioa 1897/05/24an, Irazu kalean bizi zen. Ezkongabea, [AR/IR]-ko Usurbilgo presidentea eta Hornikuntza komitean, ofizina lanetan aritu zen 1936/08/25tik aurrera. MAOC-1 Larrañaga Batailoian egon zen borrokan, urrian. 1936ko abenduaren 2. hamabostaldian eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan borrokan 1. konpainiako soldadu gisa azaltzen da (28.052 zkia.) JSU-ko kidea 1937/01/12ean.
Otxandioko frontean atxilotu zuten kolpistek 1937/04/04ean. Bere kideek desgaertutzat eman zuten baina Gasteizko El Carmen gartzelara eramana zuten eta horren ostean, 1939/11/17an, Ondarretako espetxera lekualdatu zuten. 1940/03/13an, berriz, Ondarretatik Sevillako “Colonia Militarizada”-ra (Dos Hermanas) eraman zuten.
1941/11/06ean lortu zuen baldintzapeko askatasuna Sevillan. Baina Ondarretara eraman zuten berriz. Atxilotu eta bederatzi urtera, 1946/05/04ean, geratu zen erabat libre.
(Bere alaba Begoña Arriagaren testigantza lantze-fasean)
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 35 F39
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F233
Centro Documental de la Memoria Historica PS Santander M C5 F416
Euzkadi Roja Nº95 Pag4
Batallón Guipúzcoa – 1. Com La Internacional -Informe muertos y desaparecidos 16/04/1937
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ 02838_0037