Arruti Iparragirre, Inaxio
Ibarrola baserriko semea. 30 urte zituen 1936an. Urte bereko urrian MAOC-1 Larrañaga batailoiko milizianoa zen. Tomas Iparragirre lehengusuak beretaz eta bere anaia Inaxiotaz galdegiten du 1936/10/28 “El Liberal” aldizkarian.
Manuel Goenaga miliziano usurbildarraren testigantzaren arabera (Noaua 2005/07/22) Avilesgo (Asturies) frontean hil zen Errepublika defendatzen.
iturria:
“El Liberal” aldizkaria 1936/10/28 6.orr
Manuel Goenagaren testigantza (Noaua 2005/07/22 14.orr)