Aierbe Zurutuza, Felipe
Ataungo San Gregorion jaioa 1900/08/14an. Mikelete bezela aritu zen Usurbilen eta bertan bizitakoa. Errepublika defendatzera joan eta atxilo hartu zuten. Bilbon Gerra Kontseilua izan zuen 1937/07/15ean “Rebelion Militar” delitupean, 30 urteko kartzela-zigorrarekin, geroago 12 urtera jeitsi ziotena. 1937/10/12an Ezkaba-San Kristobalgo gotorlekura lekualdatu zuten eta bertan zegoen ihesaldi handia gertatu zenean (1938/05/22). Handik hilabete batzutara, urriaren 19an, Gasteizera lekualdatu zuten. Beste lau urte egin zituen preso, 1942/11/17an askatasuna lortu zuen arte (Revision Atenuada).
Geroztik, 1987/7/23an zendu arte, Usurbilen bizi izan zen.
Kartzelan zela, 28 urteko bere anaia Bernardo Teruelgo frontean hil zen 1938ko urtarrilaren 6n, baina kolpisten alde. Erreketeen Oriamendi Tertzioko sargentoa zen.
iturria:
Archivo General de la Administración
Sabino Arana Fundazioa
Argazkiak: familia