Azpiroz Alda, Julian
*Berastegin (Gipuzkoa) jaiotakoa 1895/09/05ean. Apaiza zen. Gerra hasi zenerako erretore zegoen Usurbilgo parrokian. Errepublikazaleekin gorabeherak izan zituen 1936ko kolpe saiakeraren ostean, eta haien beldur, ezkutatu eta alde egin zuen herritik. Aiako ‘Izuela’ baserriko borda batean babestu zen aste batzuk. Eta ezkutatzeko herritar abertzaleen laguntza izan bazuen ere, gerora ez omen zuen aintzat izan jasotako laguntza.
Kolpistek Usurbil hartu zutenean, itzuli zen herrira, eta haien alde aktiboki jardun zuen geroztik. Frankismoko urte luzeetan erretore izaten segitu zuen eta influentzia handia izan zuen Usurbilen.
(Maria Pilar Maizen testigantza)
iturria:
Ane Agirreren testigantza
Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 485. orria (Josu Tellabide)
