Azpiroz Alda, Julian

*Berastegin (Gipuzkoa) jaiotakoa 1895/09/05ean. Apaiza zen. Gerra hasi zenerako erretore zegoen Usurbilgo parrokian. Errepublikazaleekin gorabeherak izan zituen 1936ko kolpe saiakeraren ostean, eta haien beldur, ezkutatu eta alde egin zuen herritik. Aiako ‘Izuela’ baserriko borda batean egon zen ezkutatua aste batzuk.

Kolpistek Usurbil hartu zutenean, itzuli zen herrira, eta haien alde aktiboki jardun zuen geroztik. Frankismoko urte luzeetan erretore izaten segitu zuen eta influentzia handia izan zuen Usurbilen.

iturria:

Ane Agirreren testigantza

Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 485. orria (Josu Tellabide)

Kolpisten aldean