Bengoetxea Istillar, Julian Gregorio

Usurbilen jaioa 1908/02/15ean eta Donostian bizitakoa. Alarguna. Soldatzailea zen ofizioz. 1936ean MAOC eta UGT-ko kidea zen eta hasieratik borrokan aritu zen, Antiguoko Zaintaldeko kide gisa. Rusia batailoiko Asarta konpainiako kidea ere izan zen. 1936ko azarotik aurrera,  berriz, UHP (5. zkia.) Batailoian, 2. konpainian zegoen, K98 15852. zkia zuen eta Mauser fusil bat zuen bere gain.  

Gorbea-n (Embalses posizioan) zauritu zuten 1937/04/02an, metraila zati bat ezkerreko birikan jasota. 1937/08/20an iritsi zen Frantziara Santoñatik ihes eginez.  1939/06/17an Bidarteko  Ilbarritz/La Roseraieko elbarrien zentrora heldu zen. Lau hilabete geroago, 1939/10/11n alde egin zuen Ilbarritzetik, Donostiarantz abiatuz. Bost eta hiru urteko bi haur zituen orduan. 

iturria:

Centro Documental de la Memoria Histórica PS BILBAO 239 E27 F7

Centro Documental de la Memoria Histórica PS SANTANDER L 322 E30 F71

Argazkia: familia

Gudari eta Milizianoak Zaurituak Erbesteratuak