Bengoetxea Urruzmendi, Esteban
Usurbilen jaioa 1917/09/14an. Egiluze Handi baserriko semea. Gerra hasi zenean soldadutza egiten zegoen. Guztira zazpi urte egin zituen bertan. Kolpisten aldean zauritua izan zen eta hil arte bala bat eraman zuen saihetsean. Troiako Martin Zarauz Etxabe Villarrealen (Castelló) nola hil zen ikusi zuen. 1972/02/14an hil zen infarto baten ondorioz, 54 urterekin.
Iturria:
Iturria: Anttoni eta Margari Bengoetxea alabak
Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ liburutik