Berasaluze Olano, Benito

Usurbilen jaioa 1897/08/14ean eta Billabonan bizitakoa. UGTra afiliatua zegoen. Billabonako Zentro Errepublikanoko  zuzendaritza batzordeko kidea izan zen. Iparraldeko frontean zehar borrokatu zuen eta teniente gradua eskuratu zuen UGT 34 Batailoian. 1937/10/23an atxilotua eta hilak 27an Valdenocedako (Burgos) kartzelara eramana. 1940/04/18an Bilboko espetxera lekualdatua. 1940/06/17an Donostiko kartzelara eraman zuten, 1944/10/26an aske geratu zelarik, lizentziatura eskuratu ostean. 

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica SM 5406 F443

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02853_0003

Argazkiak : amasavillabonaorointzen.net

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak