Dupuy, Joseph

Alderdi Komunistako kidea, Internazionalista eta Granadiers-Bombardiers gisa aritu zen Usurbilgo frontean. Gipuzkoako Eskola Federazioko egoitzan beretzat gutuna dagoela argitaratu zuen El Liberalek 1936ko irailaren 26an.

1937ko apirilean Alderdi Komunistako karneta, miliziano txartela eta gidatzeko baimena galtzen ditu, Euzkadi Roja aldizkarian agertzen den gisan.

Horren ostean, 1938ean izan liteke Valentzian egotea, bertan donazio bat egiten duelarik “J Dupuy” izeneko norbaitek. 

iturria:

El Liberal 1936/09/26 6.orr

Euzkadi Roja 1937/04/08 4.orr

Nosotros 1938/01/26 7.orr

Gudari eta Milizianoak