Errasti Esnaola, Eleuterio
Aginagan jaioa 1915/01/22an. Etxeberrizar baserrian bizitakoa. Ezkongabea, “Solidario” (SOV-STV) eta JSU-ko kidea. 1936/08/25tik aurrera, Usurbilgo milizietan ibili zen (J.K. Beloki buru). Gerora, MAOC batailoiko kidea izan zen. 1936ko abenduko 2. hamabostaldian MAOC-2 Gipuzkoan zebilen borrokan eta 1937ko martxoaren 2. hamabostaldian, berriz, ‘Sección Enlaces y Transmisiones’ barruan, Euzko Gudarosteko 28.041 txapa zenbakiarekin.
1970/09/22an hil zen Donostian.
Bere bi anaiak, Patxi eta Jose Ramon, soldadu ibili ziren kolpisten aldean. Lehena Teruelen eta bestea Toledon (azken hori han hil zen).
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 35 F50
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F189
Euzkadi Roja Nº95- 1937/01/12 4. orr