Fagoaga Barberan, Jose
Usurbilen jaioa 1901/04/15ean. Kalezarren (Asparrenea) bizitakoa. Ezkondua, UGT-ko kidea. 1936/08/01ean, milizianoa Largo Caballero batailoian eta Astigarragan borrokan .
Bizkaia aldera alde egin ostean, 1937/04/10ean laguntza eskatu zuen berarentzat eta bere emazte Maria Sansiñena Labaienentzat Bilboko Asistentzia Sozialean.
Gerora Estatu frantsera erbesteratu eta Gurs-eko internamendu eremuan egon zen 9220 fitxa zenbakiarekin. Handik, Bidarteko Ilbarritzeko ospitalera lekualdatu zuten 1939/07/14ean. Hendaiako Espainiako kontsulatuan bere heriotza inskribatu zuten 1941eko otsailaren 20an.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER O 124 L1 F21342
Euskadiko Artxibo Historikoa. Correspondencia Julio Jauregui (1939-1940) Signatura: 120.2 (1 y 2) Legajo: 120 Número legajo: 11418 y 11419
Consulado de Hendaia Francia T2 P041