Fernandez Lazkano, Ramon

Bilbon jaioa. Donostian eta Errenterian bizi izan zen. EAJ eta SOV-eko kidea. 22 urte. ‘El Día’ egunkarian egiten zuen lan linotipista bezala. Gerra hasieratik Errepublika defenditzeko milizietan sartu zen, zehazki Saseta batailoian, kabo graduazioarekin.

Faxistek Donostia hartu ondoren, Andatza mendiko frontean irailean izandako borroketan ibili zen eta ezkerreko hankean tiroz zauritua suertatu zen. Zestoan artatu zuten eta sendatu bezain laister, Bizkaia aldera jo zuen borroka jarraitzeko. Besteak beste, Elgetako frontean egon zen hiru hilabetez Metrailadoreen 2. Konpainian  sarjentu graduarekin eta, gerora, Eibar inguruan beste bitan. Atseden-baimen batean zegoela, Bilbo erori eta Kataluniara ebakuatu zuten.

iturria:

Euzkadiko Jaurlaritzako Guda Zaingoaren agiria

CDMH, fich. 19, F0067823 – F0067825

Gudari eta Milizianoak Zaurituak