Gomendio Eizagirre, Eugenio

Usurbilen jaioa 1913/07/13an.  Egioletatxiki baserrian eta gero Donostian bizitakoa. UGT-n afiliatua. 24 urte zituen 1937an eta ezkongabea zen.

1937an Iparraldeko ejerzitoko teniente izatera iritsi zen, zehatzak izateko, 12. Brigadako 30. batailoikoa. Escuela Popular de Guerran teniente ikasle gisa, ametrailadore arinen kurtsoa egina. 1937an preso hartu zuten.

Santoñan egindako Gerra Kontseiluan biziarteko espetxera kondenatu zuten 1937/12/09an “Adhesión a la rebelión” delitupean. 1938an El Dueso-ko kartzelatik (Santoña) Puerto Santa Mariakora lekualdatu zuten biziarteko espetxea 30 urteko espetxe-zigorra bilakatu ondoren. 1940/08/20an libre geratu zen baldintzapean. Ondoren, ezkondu eta Arratzainborda baserrian jarri zen bizitzen.

Bere anaia Lorenzo soldadu eraman zuten kolpistek eta Caceresen hil zen 1937/06/09an.

iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS GIJON K 297 F966

Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER D 7 F90 / F196

Fundacion Sabino Arana Fondo Irujo 75-2

Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ (Josu Tellabide) 229. orria

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak