Gomendio Eizagirre, Jose Lorenzo
*Usurbilen jaio zen 1916/07/25ean. ‘Egioletatxiki’ baserrian bizi zen. Soldadu eraman ostean, 20 urte zituela, kolpisten aldean borrokan hil zuten Caceresen 1937/06/09an, hain zuzen, eta bertan lurperatu. 2000. urtean, Caceresko Udalaren aginduz, zenbait gorpu hilobitik atera eta hobi komunera pasa zituzten, tartean, 16. Kuartela, 2. Fila, 8. Fosan zegoen Jose Lorenzo Gomendiorena.
Bere anaia Eugenio Errepublika defendatzen aritu zen Iparraldeko Gudarostean eta kolpistek preso hartu zuten 1937an.
Iturria:
AHDSS-DEAH 2408/002-01 San Pedro Apostol, Igeldo T.4 f.95 nº8
Cacereseko Aldizkari Ofiziala 2000/06/03 7.orr
Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 262. orria (Josu Tellabide)
