Gratal Capistros, Santos
Usurbilgo kuarteleko Guardia Zibila zen. Ezkondua eta zazpi seme-alaben aita. Milizianoa, zehazki Altzako Konpainia Gorriko 1.go eskuadra, 1. taldea, 2. sekzioko kidea zen.
1936/09/22ko ‘La Gaceta del Norte’ aldizkarian ohar bat argitaratu zuen familiari Zumaiako kuartelean beren berri ematea eskatuz.
1936/10/04ean MAOC-1 Larrañaga Batailoian zegoen eta gerra merituengatik Kabo izendatu zuten. Frontean hil zen Errepublikaren alde borrokan San Claudion (Asturias) 1936/10/20ean.
iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 F86
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 67 F50
La Gaceta del Norte 1936/09/22 2.orr
LIBRO DE HONOR – Fallecidos de la Guardia Civil en acto de servicio desde su fundación, en 1844