Heredero Pinela, Jose

*Usurbilen jaioa 1903an, ezkondua eta bertan bizitutakoa. Gurasoak herriko maisua eta maestra ziren. Gerra hasi zelarik,  Donostian bizi zen. Autobus gidaria zen lanbidez, eta Igeldoko eta ondoren Igarako autobus lineak sortu zituen, inguruetako baserritarrek beren ekoizpenak Donostiara saltzera eraman zitzaten.

Donostiako Antigua auzoko erretenean aritu zen miliziano gisa. UGTn afiliatua. 33 urte zituela, inolako epaiketarik gabe fusilatu zuten 1936/10/03an, testigantza batzuen arabera Irubide inguruko eremuan, Usurbilgo sarreran, hain zuzen.

 

(Irubiden, 2022ko iralean egindako oroimen ekitaldia)

iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO L1169 F303
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 F103v

Donostiako Erregistro Zibila

Testigantza: Hilaria Aizpurua Zeberio ‘Hitza Jasoz’ elkarrizketa, 1996/ 11:08’30”

Gudari eta Milizianoak Fusilatuak