Hernandez Ramirez, Domingo

Donostian jaioa 1888/03/23an.  Errepublikazalea. Ezkondua, bi seme. Donostiako Nerecan inprentak garai hartan Grosen zuen lantegian egiten zuen lan enkargatu gisa. Asko arduratzen zen lan sozialetaz eta, besteak beste,  Zorroagan zeuden gaztetxoei inprentako lanbidea irakasten zien. Onegintzan oso inplikatua, batez ere Grosen zegoen San Antonio Abad erietxean. Bertako zuzendaritza batzordekidea zen. Kolpistak Donostia hartzeko zorian zirela, zauritu eta gaixoen ebakuazioan lagundu zuen.

1936ko irailaren 13an, matxinatuen tropak hiriburuan sartu eta berehala, etxean atxilotu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten Domingo. Bertan astebete egin zuen. Izan ere, 1936/09/22an espetxetik atera eta, inolako epaiketarik gabe, Txikierdin, Elorreko inguruan, fusilatu zuten 48 urte zituela.

Inguruan zeuden baserritarrek lurperatu zuten gorpua handik egun batzuetara. Urte batzuk geroago, kasualitate batzuei esker, familiak jakin zuen non lurperatu zuten. Hala, 1939ko urrian, bertatik atera eta Polloe hilerriko familia-panteoian hobiratu zuten.

Ikus hemen bere biloba Rafael Hernandez Irurzun-en testigantza

iturria:

Argazkiak, gutunak: familiak emandakoak

‘Euzkadi bajo el Régimen de Franco’ txostena

’50 años de nacionalismo vasco 1928-1978′ Ediciones Vascas- Eugenio Ibarzabal

Eusko Jaurlaritzaren eta Gogoraren fitxak

Fusilatuak

Domingo Hernandez, ezkerrean
Domingo Hernandez San Antonio Abad erietxeko sendagileekin
Ondarretako espetxetik idatzi zuen lehen gutuna