Illarramendi Furundarena, Eusebio

Usurbilen jaioa 1912/11/05an. Aginagako Espaldi-Berrin bizitakoa. Ezkongabea, nazionalista (EAJ) eta 1936/08/25etik aurrera  Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. eskuadrako milizianoa, Andatza zutabean (J.K. Beloki buru).

Ubidean (Bizkaia) hil zuten 1936/12/01ean, Loiola Batailoian borrokan ari zela, bihotzean tiro bat jaso ondoren. 1936/12/19an “Euzkadi” aldizkarian, Gipuzkoako Buru-Batzarrak bere senideei deialdia luzatzen die haien ofizinetatik pasatzeko. Bere gorpua Gernikan hilobiratu zuten 1937an.

Bere anaia Agustin ere miliziano izan zen.

Iturria:

AHPB-BAHP, Registro Central de Fallecidos en Campaña.

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F111

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F183

Erregistro Zibila Gernika T.15 f. 121v

Euzkadi 1936/12/19 6.orr

‘Ahozko historia: Oroimenean lokartutako ahotsa’. Andoain. Oroituz, 36- X. Lasa Bergara 292-293 orriak

 

 

Gudari eta Milizianoak Hildakoak edo desagertuak