Iparragirre Arruti, Patxi

Zubietan jaioa 1912/03/11n. Barrenetxe baserriko semea. 1942/02/15ean atxilotu egin zuten Angel Aliri beste zubietarrarekin eta zortzi lagun gehiagorekin batera. EAJ berregituratzea eta presoen aldeko laguntza-sarea antolatzea leporatu zieten.  Inkomunikatua egon zen, Ondarretako kartzelan. Azaroan Gerra-kontseilua izan zuen eta 1942/12/10ean aske geratu zen.

Iturria:

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ03587_0083

Gogora Institutuko Artxiboa

Errepresaliatuak