Iradi Lertxundi, Tomas
Usurbilen jaioa 1914/02/28an. Santueneako Urtia baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta 1936/08/25etik aurrera Usurbilgo Gerra komisaldegiko 1. Eskuadrako milizianoa (J.K. Beloki buru).
Aipagarria da gerra hasi zenean, Muruako markesa, Saroe palazioa utzi (milizianoak hartu zuten kuarteltzat) eta bere familiarekin Urtiara joan zela. Izan ere, baserria bere jabegokoa zen.
Iturria:
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F117
Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F186
Argazkia: familia
