Irastorza Elgarresta, Jose Migel

Usurbilen jaioa 1918/08/20an. Ezkongabea, nazionalista (PNV) eta 1936/08/25tik aurreraUsurbilgo Gerra komisaldegiko 3º eskuadrako milizianoa (M. Uranga buru). 1936/10/01 mobilizatua. 1936ko abendutik 1937ko apirila arte Itxarkundia batailoiko 4. konpainian zebilen errepublikaren alde borrokan.

Gerra amaituta, soldadutzan zegoela, Irubideko erromerian atxilotua izan zen, 1941eko iraila hasieran, Jose Goenaga eta beste zortzi lagunekin batera, soinean ikurriñaren koloreko hiru zinta eramateagatik.

Horren ondorioz atxilotu eta Ondarretako espetxean egon zen bi astez. Garai hartan 11 urte zituen bere arreba Teresa joaten zitzaion arropa eta janaria eramatera Goenagaren senideekin batera. Teresa gogoratzen da familiak jasotzen zituen bere gutunetan dirua eskatzen zuela edo emandakoa jaso izana adierazten zuela. 1941/09/19an koartelera eraman zuten soldadutza jarraitzeko.

Jose Migel Irastorza 1982/02/12an hil zen Usurbilen.  

iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F1

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F118

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02845_0040

Argazkia: Goenaga familia

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak