Iribarren Sarasua, Gregorio

Usurbilen jaioa 1895/03/27an. Donostian (Aieten) bizi zen gerra garaian. Ezkondua, bi seme. Ogibidez saltzailea. Eibarko Komandantzian motorista lanak egiten aritu zen. Atxilo hartu eta Escolapioseko espetxean (Bilbo) egon zen.  1940/05/09an Ondarretakora eraman zuten eta aste batzuk geroago, 1940/05/24an aske utzi zuten.

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO L1281 F61

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ02846_0071

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak