Izagirre Aldabalde, Juana

*Usurbilen jaio zen 1918/12/13an, eta ‘Usaskuetxiki’ baserrian bizi zen. Ezkongabea, nazionalista eta Usurbilgo milizietan sukalde lanetan aritutakoa 1936/08/25etik aurrera, dokumentuen arabera. Kolpistek Usurbil okupatu zutenean, ilea moztu egin zioten.

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 93 E1 F219

Miguel Mari Unanue Izagirreren testigantza

Argazkia: ‘Usurbilgo baserriak eta baserritarrak’ 412 orria

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak Emakumeak gerran