Gonzalez Zubeldia, Maria Josefa

*Aginagan jaio zen 1924/09/12an. Guraso zituen Agustin Gonzalez Martin (Venialbo-Zamora) eta ama Cruza [Maria] Zubeldia Bengoetxea aginagarra. Gerra hasi zenean, Sestaon bizi ziren eta aita hango CNT sindikatuko militantea zen.

Kolpistek Bilbo hartu zutenean, ‘Habana’ itsasontzian bidali zuten SESB-era 1937/06/13an, eta Gerrako Umea bilakatu zen. Berarekin batera beste bi ahizpa, Julia eta Francisca, biak Sestaon jaiotakoak, eta bera baino gazteagoak. Ama eta anaia gazteena -Sandalio- ere erbesteratu egin ziren. Haiek ‘Jacobus’ itsasontzian iritsi ziren Saint Nazaire-ra (Frantzia) 1937/8/1ean.

Sobiet Errepublika Sozialisten Batasunera SESB-era iritsita, Maria Josefa Pravda (Odessa, Ukraina) herritik Saratov-era (SESB) lekualdatu zuten. Ondoren, Moskun langile aritu zen, baita Simferopolen ere. 1963an, Luis Serrano Organerorekin ezkondu zen eta Alderdi Komunistako kide egin zen.  1972an Estatu espainiarrera itzuli ziren. Santa Polan (Alacant) hil zen 1993/10/20an. 

Ama Euskal Herrira itzuli zen eta Sestaon zendu zen 1958/03/15ean. Bi ahizpak ere SESBetik Estatu espainiarrera itzuli ziren. Julia Portugaleten bizi izan zen, 1999-4-24an hil zen arte.

Osaba bat, Jose Zubeldia Bengoetxea, Euzko Gudarosteko soldadua izan zen, preso hartu zuten faxistek eta trukatu zuten gero.

Iturria:

Archivo Historico del PCE 98/1.3 Emigracion en URSS

Jaiotza Agiria – Usurbilgo Errejistro Zibila

Centro Documental de la Memoria Historica PS SANTANDER O 95 E9 + hainbat fitxa

Fuentes Históricas para el Estudio de la Emigración Española a la U.R.S.S.(1936-2007) Angel L. Encinas Moral

Euskadiko Artxibo Historikoa (https://dokuklik.euskadi.eus/badator/visor/001/01633)

https://barcosdelexiliorepublicano.com/assets/files/ninos-Rusia-nuevo.pdf

 

Erbesteratuak Umeak Gerran

C:SALAMANCAREPETICIONEST1-01-01ARCHIVO029-GCAJON03-B�0000947.tif adding description