Beloki Aizpurua, Juan Kruz

Bidanian jaioa 1911/03/08an, Usarragan bizitakoa. Ezkongabea. Arreba Usurbilen bizitzen zen (Santueneako Aialden) eta lotura asko zuen herriarekin. EAJ-ko kidea eta Andatzan borrokan aritu zen 1936/08/25tik aurrera (bera buru zelarik). Usurbilgo Gerra komisaldegiko eta 1. Eskuadrako buruzagia zen.

1936ko irailaren 16ean atxilotu zuten Donostian eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Urriaren 10erako heriotz-zigorrera kondenatu zuten eta fusilatua izateko punttuan egon zen, baina pena konmutatu eta 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Hala, 1936/12/24ean Ezkabako gotorlekura eraman zuten. Lehen aldiz atxilotu eta 6 urte geroago, 1942/09/16ean, Ezkabatik Burgosera lekualdatu zuten Beloki eta, azkenik, 1943/01/28an aske utzi zuten.

Ez zen, ordea, espetxeratu zuten azken aldia izango. Izan ere, 1944/10/11n berriro atxilotu eta Ondarretako kartzelan sartu zuten. 1944/10/26an geratu zen erabat aske.

(Alazne Lazkano senidearen elkarrizketa lantze-fasean)

Iturria:

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E1 F31

Centro Documental de la Memoria Historica PS BILBAO 64 E2 F111

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa GEZ03580_0011

Lasarte-Oria 1936-1948: Testigantzak. Genozidio Ezkutatu Baten Isladak’. 110.

Argazkiak: familia

Gudari eta Milizianoak Errepresaliatuak

Juan Kruz Beloki milizianoa, ezkerrean
Juan Kruz Beloki Ezkabako espetxean. (Makurtuta, ezkerrekoa)