Larramendi Galdona, Antonio

Usurbilen jaioa 1912/01/29an. Errementaria. Kalezarren bizi zen. Zenbait testigantzen arabera, bera eta berea anaia Bixente Errepublika defenditzera joan ziren faxistek herrira sartu zirenean. Bere anaia preso hartu eta Aranda del Dueroko (Burgos) kontzentrazio eremuan hil zen.

Antonio, berriz,  kolpisten aldean borrokan hil zen, Sopuertan 1937/06/29an, 25 urterekin, seguruenik atxilo izan ostean beren alde borrokatzera behartuta. 

(Maria Pilar Maiz auzokidearen testigantza lantze-fasean)

Iturria:

AHDSS-DEAH San Salvador, Usurbil T.6 F.20 nº16.

AHEB-BEHA, 5326/001-00, Sopuerta, San Bartolomé de Abellaneda, T. 2 F. 8

 

Kolpisten aldean Hildakoak edo desagertuak