Larramendi Galdona, Bixente

Usurbilen jaioa, 1913/06/26an. Kalezarreko Kastorrenea etxean bizi zen. EAJko kidea zen. Zenbait testigantzen arabera bera eta bere anaia Antonio Errepublika defenditzera joan ziren faxistak herrira sartu zirenean.

1936/11/04-ko “Euzkadi” aldizkariko 2. orrian Gipuzkoa Buru Batzarrek beretaz galdegin zuen bere arrastoa atera nahian. Aranda del Duero (Burgos) kontzentrazio esparruan hil zen 1937/12/01ean. 

Bere anaia Antonio, berriz,  Sopuertan hil zen 1937/06/29an kolpisten aldean borrokan, 25 urterekin.

(Maria Pilar Maiz auzokidearen testigantza lantze-fasean)

iturria:

“Euzkadi” 1936/11/04 – 2. orr

J. M. ROJAS RUIZ. Semilla de libertad II: El expolio franquista.- Madrid: En Medio de Abril, 2011

Argazkia: Biblioteca Nacional

Gudari eta Milizianoak Hildakoak edo desagertuak Errepresaliatuak

Aranda del Dueroko kontzentrazio eremua El Montecillo tren-geltokiaren eremuan zegoen. 1937-1939 bitartean funtzionatu zuen eta 4.000 preso edukitzera iritsi zen. Bixente Larramendi kalezartarra bertan hil zen kolpistek preso hartu ondoren.